Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi literatura saria


 
2001
2000
1999

 

Prentsaurrekoak

 


Euskadi Literatura Sarietako gaztelaniazko eta itzulpengintza alorretako finalistak.

Euskadi Literatura Sarietako gaztelaniazko eta itzulpengintzako epai-mahaiek bi modalitate hauetako liburu finalistak aukeratu dituzte. Lehen aldiz, eta Euskadi Literatura Sarietako lau arloetako epai-mahiaren erabakiz eta egileen oniritzia jaso ondoren, saria hauetan finalista diren liburuak ezagutzera ematea erabaki dute. Finalista hauen artean aukeratuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak. Erabakia urrian zehar hartuko eta ezagutzera emango da eta sari banaketa, ohi den moduan, azaroan egingo da.

Oraindik orain erabaki dira gaztelaniazko eta itzulpengintzako Euskadi Literatura Sarien finalistak eta datorren astean erabakiko dira euskarazkoa eta haur eta gazte literatura alorretako Euskadi Literatura Sariak.

Gaztelaniazko literaturari zuzendutako 2002ko Euskadi Sariaren finalistak honakoak dira:

Gaztelerazko modalitatea (izenburuaren arabera)
IZENBURUA EGILEA ARGITALETXEA
El corazón de la niebla SANCHEZ-OSTIZ, Miguel SEIX BARRAL
El niño de los coroneles MARIAS, Fernando DESTINO
El viaje oculto CHIVITE, Fernando BASSARAI
La casa del rojo: diarios, 1995-1998 SANCHEZ-OSTIZ, Miguel PENÍNSULA
Pobeñeses GONZALEZ SAN MARTIN, Miguel BASSARAI
Ultimo viaje y otras fábulas ANTOÑANA, Pablo TTARTTALO

Gaztelerazko Euskadi Literatura Sariaren epai-mahaia honako kidek osatzen dute:

- Pedro Ugarte Tamayo jauna, epaimahaiburu.
- Jon Kortazar Uriarte jauna epaimahaikide.
- Maria Maizkurrena Moya andrea, epaimahaikide.
- Patrizio Urkizu Sarasua jauna, epaimahaikide.
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano andrea, epaimahaikide.
- Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Literatura itzulpengintza saritzera zuzentzen den Euskadi Literatura Sariaren baitan, honakoak dira aurtengo finalistak:

Itzulpen onena (izenburuaren arabera)
IZENBURUA ITZULTZAILEA EGILEA ARGITALETXEA
Alkimista ARANBURU, Xabier COELHO, Paulo TXALAPARTA
On Camilo BIGURI, Koldo GUARESCHI, Giovanino IBAIZABAL
Filosofia apaingelan MONTORIO-ELEXPURU, Begoña, Juan Martin SADEKO MARKESA TXALAPARTA
Harry Potter eta Azkabango presoa MENDIGUREN, Iñaki J.K. ROWLING ELKARLANEAN
Harry Potter eta sekretuen ganbera MENDIGUREN, Iñaki J.K. ROWLING ELKARLANEAN
Homo Faber ARRIETA UGARTETXEA, Joxe A. FRISCH, Max ELKARLANEAN
Zeta BIGURI, Koldo BARICCO, Alessandro IGELA

Itzulpengintzako Euskadi Literatura Saria honako epai-mahaiak erabakiko du:

- Josu Zabaleta Kortaberria jauna, epaimahaiburu.
- Antton Garikano Iruretagoiena jauna, epaimahaikide.
- Mari Jose Kerejeta Sarriegi andrea, epaimahaikide.
- Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea jauna, epaimahaikide.
- Iban Zaldua Gonzalez jauna, epaimahaikide.
- Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Euskadi Literatura Sariak saria erabaki aurreko urtean argitaratutako liburu egileen lanak saritzera zuzentzen dira. Literatura lana bikainenaren erabakitze horretan alor bakoitzean argitaratutako liburu guztiak dira hautagai. Lau epaimahai osatu dira Euskadi Literatura Sariak erabakitzeko, bi Euskadi Literatur Sari orokor daude: Euskarazko Euskadi Literatur Saria eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eta, horiez gain, beste bi modalitate saritzen dira: literatur Itzulpengintza eta Haur eta Gazteentzako literatura.

Euskarazko eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Sarien irabazleek 12.020 euro jasoko dituzte, eta Haur eta Gazte Literatura eta Itzulpengintzako sarituek 9.015,18 euro .

Euskarazko zein Gaztelaniazko modalitatean saritutako lanek eta idazleek kanpoan zabaltzeko bestelako laguntzak ere jasoko dituzte. Horrela, Euskarazko Euskadi Literatur Sarien irabazleak eta Gaztelaniazko Euskadi Literatura Sarien irabazleak 3.005 euro jasoko dituzte, saritutako lana beste hizkuntza batera itzultzeko. Eta beste 3.005 euro aurkezpen-katalogo eleanitza prestatzeko. Era berean, Haur eta Gazteentzako Euskadi Literatur Sariaren irabazleak, aipatutako bi kontzeptu horiengatik 2.103 euro eta 2.103 euro jasoko ditu.

Euskadi Literatur Sariak 1982. urteaz gero ematen dira eta aurtengoa seigarren aldia da egungo oinarriekin erabakitzen dela ( argitaratutako lanei zuzenduta, literatur generotan bereizkeriak egin gabe, haur eta gazte literatura eta itzulpengintzara zuzendutako sari berezituekin eta kanpo zabalpena bultzatuz).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko irailaren 26a