Departamento de Cultura y Política Lingüística

Premios Literarios Euskadi 1988

portada libro

Idoia Estornés Zubizarreta
Saiakerako akzesita
"Política y cultura en el País Vasco".

Idoia Estornés Zubizarreta

Idoia Estornes Zubizarreta Santiagon (Txile) jaio zen 1940ko azaroaren 28an, gurasoak herbesteratu egin baitziren 1936an, Espainiako gerra zibilak eraginda. Bere jaioterria 1958an utzi zuen eta Donostiara joan zen bizitzera. Bertan, Filosofia eta Letrak karrera hasi zuen. 1961 eta 1965 urte bitartean Nafarroako Unibertsitatean amaitu zituen ikasketak, Historia arloan espezializatuz.

Urtebetez Londresera joan zen bizitzera, eta bertako unibertsitatean historia eta literatura ingelesaren inguruko ikasketak zabaldu zituen.

1968az geroztik Donostiako "Auñamendi" argitaletxean ari da lanean "Enciclopedia General Ilustrada de País Vasco"ren erredakzio-buru gisa. Bere artikuluetako asko I.E.Z. sinaduraz idazten ditu, eta horien artean "Baja Navarra, Bayona, Brujería" eta "Carlismo" monografia zabalak dira aipagarrienak.