Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Estibalizko Monasterioa (Vitoria-Gasteiz)

Estibalizko monasterioa

Estibalizko monasterioa, XII. mendeko erromanikoa, Arabako Lautadako zaindaria den Estibalizko Andre Mariaren omenezkoa da. Tenplua muino baten gainean dago ezarrita, Argandoñan. Hurrenez hurren egindako berrikuntzak gorabehera, Arabako arte erromanikoaren monumentu adierazgarrienetakoa da. Elementu protogotikoak dituen eliza erromanikoaren eredua da, gurutze latindarreko oinplanoarekin, gurutzadura zabalarekin, hiru kapera asimetriko eta independenterekin eta hiru ataletan zatitutako nabearekin. Gurutzadura XIII. mendekoa da eta ojiba-gangarekin estalita dago. Elementu aipagarriena, duen eskultura-dekorazioagatik, ate nagusia da, hegoaldeko alboan irekitzen dena, gurutzadura dagoen lekuan.

Galeria fotografikoa: