Osasun Saila

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

koronabirus_kartela.jpg

2021-05-09

Atzo, 7.262 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 436 positiboak izan ziren (% 6,0).

Lurraldeen arabera: 31 Araban, 236 Bizkaian, 168 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako kasu 1.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 171 pertsona ZIUn daude.