|
Itzuli>
Nola aurkituko da emailea paziente jakin batentzat?

Paziente batek transplantea behar duenean eta, familiar bateragarritik ez badauka, emaile baten bilaketa hasiko da nazioarte mailan Hezur Muin Emaileen Erregistro Espainiarraren bidez (HMEEE). Normalean, hezur muin, odol periferiko zein zilbor hesteko odol bilaketa gauzatzen da. Azkenean pazientearentzat egokienak diren sortzaileak aukeratuko dira.
Pazienteak ZHOa behar duenean, REDMOa harremanetan jarriko da munduko zilbor hesteko odol banku guztiekin. Beharrean dagoen pazientearekin bateragarri den banku hauetako edozeinetan ZHO unitaterik baldin badago eskatu egingo da eta zilbor hesteko odol unitatea igorriko da transplantea egiteko, gaixoaren erreferentziako zentro transplante egilera.
EAEan ahaide ez den emaileen sortzaile hematopoietiko transplanteak Donostia Ospitalean gauzatuko dira.
Planetako edozein pazientek dauzka gaur egun bere eskura munduan biltegiratutako ZHOaren 350.000 unitatetik gora.
Prozedura berbera da nazioarte mailan. Egia esan, Espainiako zilbor hesteko odol unitateak Estatu Batuetako, Australiako eta Europako beste hainbat herrialdetako pazienteei transplanteak egiteko erabili dira.
|