Osasun Saila

Ohiko galderak

 

Itzuli>

Nola egiten da zilbor hesteko odolaren erauzketa?

ZHOaren bilketa haurraren jaiotzaren unean eta zilbor hestea moztu ondoren egiten da. Horretarako ziztada sinple bat egiten da zilbor hestean karena oraindik umetokian dagoen bitartean.

Prozedura honek ez dio molestiarik eragiten ez amari, ez umeari eta ez du oztoporik eragiten erditzearen prozesuan.

Zilbor hesteko odol bilketa ezingo da gauzatu erditze guztietan eta hau inguratzen duten egoeren eta irizpide medikoen arabera izango da.

ZHOa bildu ahal izateko amaetxeak akreditatua egon behar du legeak eskatzen duen bezala, azaroaren 10eko 1301/2006 Errege Dekretuaren arabera.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019179
Fax: 945 019301 e-mail: sanidad@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2010/05/05