Osasun Saila

Ohiko galderak

 

Itzuli>

Zilbor hesteko odol ematea gauzatzeko beharrezko da:

  • Amaren historia klinikoa egitea zilbor hesteko odolaren ematea kontraindikatu dezaketen gaixotasun posibleren gainean (gaixotasun kutsakorrak, autoinmuneak, endekapenezkoak, aitaren edo zuzeneko familiarren transmititu daitezken gaixotasunak).
  • Odol lagin bat erauztea amari, erditzeko unean, zilbor hesteko odolaren bidez transmiti daitekeen edozein prozesu infekzioso baztertzeko; besteak beste, hepatitis, GIB eta sifilis kontrolak.Gauzatutako azterketetan edozein emaitza patologiko azaltzen den kasuan, amari jakinaraziko dio mediku arduradunak.
  • Jaioberriari azterketa klinikoa egitea, gure amaetxetan jaiotzen diren haur guztiei egiten zaien bezala.
  • Jaioberriaren familiak haurraren lehen urteetan azal daitekeen garrantzizko edozein gaixotasunen berri ematea.
  • Zilbor hesteko odola tenperatura baxuetan kontserbatuko dela eta behar duen eta bateragarri den munduko edozein pazienteren transplanterako izatea onartzea.
  • ZHO ematea, beste edozein emate bezala gauzatzen dela onartzea: alegia, era boluntario, altruista eta anonimoan; ondorioz, inolako diru edo beste nolanahiko ordainketarik gabe.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019179
Fax: 945 019301 e-mail: sanidad@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2010/05/05