Osasun Saila

Ohiko galderak

 

Itzuli>

Zein gaixotan aholkatzen da zilbor hesteko zelulen transplantea?

ZHO transplantea gaixotasun hematologikoak dauzkaten pazienteengan da gomendagarria, hau da, leuzemia zorrotz edo kronikoak eta hainbat gaixotasun genetiko eta metaboliko jasaten dituzten pazienteentzat izan daiteke egokia.

Patologia jakin batzuetan hematologoak horrela agintzen badu, pazientearen beraren zelula transplantea egin ahal izango litzateke. Honi Transplante Autologoa deritzo.

Transplante autologoa indikatua ez balego, pazientearekin genetikoki bateragarri den emaile bat bilatuko da, honi Transplante Alogenikoa deritzo. Paziente hauen egoera ideala bere hurbileneko familiarren artean (senideak batez ere) emaile bateragarri bat aurkitzea da, baina hau kasuen %30 batean bakarrik gertatzen da.

Gaixoaren familiarren artean emaile bateragarririk aurkitzen ez denean, bilaketa bat hasten da hezur muin eta odol periferiko emaile boluntarioen artean eta baita biltegiratutako zilbor hesteko odol unitateen artean ere.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019179
Fax: 945 019301 e-mail: sanidad@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2010/05/06