Osasun Saila

Sarrera

 

itzuli>

 

Zilbor hesteko odola (ZHO), hezur-muina eta odol periferikoa bezala, oso aberatsa da zelula hematopoietiko sortzailetan; hori dela eta, ZHO transplanteak gero eta sarriagoak dira eta, gainera, aurreikus daiteke honen erabilpena areagotu egingo dela datozen urteetan.

Haurraren jaiotzaren ondoren zilbor hestea baztertu egiten da normalean karenarekin batera. Ikertzaileek egiaztatu dute zilbor hestearen barruan aurkitzen den odolak odolaren ama zelulak dauzkala, hematopoietiko sortzaileak deiturikoak. Hauek odol zelula guztiak, globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak sortzen dituzten zelula espezializatuak dira. Zelula hauek, behin transplantea egin ondoren, gai dira gaixoarengan zelula sano gisa erreproduzitzeko, beronen hezur- muina onera ekarriz.


Azken eguneratzea: 2016/06/26