Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Babes publikoko etxebizitzaren erregistroa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


Babes publikoko etxebizitza eta zuzkidura-alojamendu guztiak erregistro bakar batean erregistratu eta mantentzea.

Nori Zuzendua

  • Babes publikoko etxebizitzen sustatzaileak
  • Babes publikoko etxebizitzen jabeak

Araudia

2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa. (zortzigarren xedapen gehigarria)


39/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. (3 Artikulua eta bigarren xedapen gehigarria).


Harremanak norekin

Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua: 012

Erantsi beharreko agiriak

Ikusi izapideen deskribapena


Dagokion tasa

No hay

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan


Eskabideak aurkezteko lekua

BIZKAIA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Kale Nagusia, 85.
48011 Bilbao  

GIPUZKOA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Andia kalea, 13
20004 Donostia

ARABA - Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza erregistroan erregistratzea:

  • Babes Ofizialeko Etxebizitzak ofizioz erregistratzen dira Babes Publikoko Etxebizitzen erregistroan BOEko behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren. (kalifikazioari buruzko atalerako esteka).
  • Euskadiko Administrazio Orokorrak sustaturiko Erregimen Autonomikoko Zuzkidura Alojamenduak ofizioz erregistratzen dira lizentzia-obrak lortu ondoren.
  • Udalaren etxebizitza tasatuak eta udalek sustaturiko zuzkidura-alojamenduak horrelako etxebizitza eta alojamenduetan udalek obra-lizentziak jakinarazi ondoren erregistratzen dira, betiere erregistratzeko beharrezkoak diren datuekin.

Etxebizitzen datuen mantentzea:

  • Babes ofizialeko etxebizitzetan mantentzea ofizioz egiten da etxebizitzaren eskualdaketa- edo errentamendu-kontratuak bisatu ondoren (edo bestelako eskualdaketa-tituluak, herentziagatik, dohaintzagatik, eta abar), etxebizitzetan obrak egiteko baimenak eman ondoren, kalifikazio-aldaketen ondoren edo etxebizitzaren erabilera-erregimena eraginpean hartu eta Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-arloan eskuduna den sailaren baimena eskatzen duen beste edozein administrazio-izapideren ondoren.
  • Udalaren etxebizitza tasatuetan eta udal-sustapeneko zuzkidura-alojamenduetan udalek horrelako etxebizitzen salerosketa- eta errentamendu-kontratuen edo etxebizitzen gaineko erabilera-kontratuen kopiak aurkeztu ondoren.

Egitura Atal Ebazlea

Lurralde Ordezkaritza


Ebazteko epea

Ez dagokio

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Agiri interesgarriak:

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

11/03/2009