Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Expo Zaragoza 2008


Hasiera  | Expo Zaragoza | Euskadi Expo Zaragozan  |  Euskadiko pabiloia  |  Euskadiren eguna | Kudeaketa jasangarria


Expo Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketa da, Tematikoa edo Onartua, bi Erakusketa Unibertsalen artean egiten dena, eta Bureau International des Expositions (BIE) Elkarteak zuzentzen duena.

Interes unibertsaleko gai jakin bati buruz antolatzen diren topaketak dira.

Expo Zaragoza 2008k AICHI 2005i hartu dio lekukoa. “Naturaren Jakinduria” izan zen, hain zuzen, topaketa hartako leloa. Atzetik, berriz, 2010ean Shanghain egingo dena etorriko da, “Hiri hobea, bizi hobea” lelopean.

Zaragozan, berriz,

Ura eta Garapen Iraunkorra izan da aukeratutako gaia.

Ura eta haren erabilera iraunkorra ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan, ezinbestekoak giza komunitateen garapenerako, eta ezinbestekoak, gune naturalei eusteko.

Oro har, erakusketaren gai nagusiaren muina ondo aintzat hartzeko, eta herrialde parte-hartzaileek, nazioarteko erakundeek, Espainiako autonomia erkidegoek, enpresek, gobernuz kanpoko erakundeek eta gainerako guztiek gaia hobeto ulertzeko tresnaren bat izan dezaten, gai nagusi hori hiru azpi-gai giltzarritan eta zeharkako laugarren gai batean banatuko da:

Ura, baliabide berdingabea

Ura, ezinbestekoa bizitzeko

Uraren paisaiak

Ura, herrien arteko harremanetarako elementua

Azken eguneratzea: 2008/06/20