Hasiera | Expo Zaragoza | Euskadi Expo Zaragozan | Euskadiko pabiloia | Euskadiren eguna | Kudeaketa jasangarria
Euskadiren Eguna, ekainaren 29an, igandean, ospatuko da eta erkidegoak urarekin duen harremana islatuko duen festa batean bilakatu nahi du. Estreinako aldiz, estropada bat itsasotik barnealdera eramango da. Eta ez da erakustaldi bat bakarrik izango, izan ere, bertan ospatuko da San Miguel Ligako denboraldiko lehen estropada, TKEk antolatuta.
Kantauri osoko tripulazioak Ebron lehiatuko dira, Pilarreko Basilikaren parean ikuskizun paregabea eta bakarra eskainiz eta, seguru asko, errepikaezina. Aldez aurretik, emakumezkoen estropada ospatuko da, Bizkaia eta Gipuzkoako arraunlarien artean.

Musika EXPOko Euskadiren Eguneko beste ardatzetako bat izango da. Ainhoa Arteta, Maite Arruabarrena, José Luis Sola eta José Antonio Lópezen mailako interpreteek Donostiako Orfeoia eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, kontzertu handi bat eskainiko dute. Bertan, besteak beste, urarekin lotutako obrak errepresentatuko dituzte. Miguel Ángel Gómez Martínezek zuzenduko duen eta Zaragoza Auditorioan ospatuko den ikuskizun honen izena Oda a la Alegría, La música como puente entre dos orillas que separan a los seres humanos izango da, eta aurretik, Jon Mayar en emanaldi bat eskainiko da.
Dantzari berak EXPOko arduradunek euskal agintariei eskainiko dieten harreran agur bat eskainiko du. Emanaldi hau, EXPOko barrutian bertan dagoen Biltzar-jauregian gauzatuko da. Igandean, ekainaren 29an, arratsaldean zehar, Calle deritzon eremuan, Juan Mari Beltranen girotze ikuskizun bat eskainiko da, txaranga eta kalejira batekin.
Programa (314 kb)
|