Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia

Proiektua bukatuta

Helburuak

Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategia plangintza-tresna bat da, Euskadiren jarduna gidatuko duena 2050ra arte, bai klima-aldaketa moteltzeko eta bai berak sortzen duen egoerara egokitzeko. Plangintzak bitarteko helburuak jartzen ditu 2020 eta 2030 urteetarako.

Atxikitzen zaion plana

2050erako Estrategiaren helburu estrategikoen definiziorako, kontuan hartu dira bai Europako helburuak eta bide-orriak eta bai 2020rako Ingurumen Esparru Programan adierazitakoa eta aurreko plangintzaren helburuak, hots, 2008-2012 epealdirako Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planaren helburuak. Alde horretatik, KAEEaren helburuek badute lotura estua 2020rako IEPan ezarritako helburu estrategiko hauekin:

  • 1.HE. Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta lehengoratzea, ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak zaintzeko.
  • 2.HE. Euskadi ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono isurketa txikiko eta baliabideen erabilpenean eraginkor bihurtzea.
  • 5.HE. Politiken koherentzia bermatzea, ingurumen-integrazioa eta erantzunkidetasun publiko-pribatua areagotuz.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Órgano:
Ingurumen Sailburuordetza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

“Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia” partaidetzaren bidez eraiki da, lankidetza publiko-pribatuko espazioak sustatzearen bitartez. Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, lankidetza-ildoak ditu irekita hainbat eragile eta administraziorekin: Eusko Jaurlaritzako Sailak, Foru Aldundiak, Udalak, Interes Taldeak, Gizarte Ekimenak, Eragile Ekonomikoak, Herritarrak…

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Ekintzen fitxak 2020rako 2015/01/23 --- Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategiari buruzko Galderak eta Erantzunak 2015/01/12 2015/01/30 Amaituta
Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategiaren ildo estrategiko eta ekonomikoak 2015/01/12 2015/01/30 Amaituta
“Klima-aldaketaren aurkako Euskal Estrategia lantzeko Fokalizazio Estrategikoa” txostenaren laburpena 2015/01/12 2015/01/30 Amaituta
2008-2012 epealdirako Klima-aldaketaren aurkako Borrokatzeko Euskal Planaren amaierako ebaluazioaren laburpen exekutiboa 2015/01/12 2015/01/30 Amaituta
Parte-hartze prozesua 2015/01/12 2015/01/23 Amaituta
Dibulgazio-dokumentua: “Basque Country – Konpromisoa klima-aldaketaren aurrean” 2015/01/12 2015/01/30 Amaituta
2050erako klima-aldaketaren Euskadiko estrategia 2015/01/31 2015/01/01 Amaituta
Azken aldaketako data: 2015/01/04