Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Klima-aldaketari Egokitzeko KLIMATEK Proiektuak

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen sailaren bitartez, diru-laguntzak eskaintzen ditu klima-aldaketari egokitzera zuzendutako berrikuntza- eta demostrazio-proiektuak garatzeko, “KLIMATEK I+B+G” laguntzen deialdiaren bidez.

Laguntza horiek zuzentzen dira bai Teknologiaren Euskal Sareko eragiletzat hartzen diren pertsona juridikoei eta bai industriaren, merkataritzaren edo zerbitzuen arloko jarduerak gauzatzen dituzten erakunde pribatuei.

Laguntzetarako deialdi bakoitzean aurkezten diren proposamenek erraz erreplikatu daitezkeen metodologiak eta aplikazio pilotuak definitu behar dituzte, Euskadiko eragile guztiek egunerokoan erabil ditzaketen mapak edo beste produktu batzuk sortu behar dituzte, edo saiakuntza-bankuak identifikatzea eta aukeratzea ahalbidetu behar dute, klima-aldaketaren efektuak epe ertainera monitorizatzeko eta, horren bidez, jarduteko neurri, irizpide eta baldintzak definitzeko.

Proposamenak baloratzerakoan, honako hau hartzen da kontuan: klima-aldaketari egokitzearen ikuspuntutik berritzaileak izatea; lan-metodologia; baliabideen egokitasuna; emaitza ukigarri, praktiko eta erreplikagarrietara orientatuta egotea; eta proiektuaren garrantzia KLIMA 2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuei begira. 

Azken aldaketako data: