Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Emisio eskubideen merkatutik bazterturiko instalazioak

13/2010 Legeak aldaturiko 1/2005 Legeko laugarren xedapen gehigarriak tamaina txikiko instalazioak baztertzea aurreikusten du. Instalazio txiki hauek dira: ospitaleak; 2008-2012. urteetan urteko 25.000 tona baino gutxiago jakinarazi duten instalazioak; eta 35 MW baino gutxiago dituzten konbustioko instalazioak. Betiere, baztertzea erregimen aldia hasi baino 22 hil lehenago eskatzen bada (2013-2020 aldirako, 2011. urteko martxoan), beharrezkoa den egiaztagiriekin batera.

Instalazio horiek 1/2005 Legean ezartzen den jarraipen eta notifikazio sistemaren pareko jarraipen eta notifikazio sistema bat edukiko dute; baita Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimenaren murrizketa helburuari baliokidea zaion murrizketa plan bat ere, murrizketa hori bermatzen duten neurriekin.

301/2011 Errege Dekretuak instalazio horientzako neurri baliokideak eta jarraipen eta jakinarazpen sistemak zehazten ditu.

Urte zibil batean, instalazio batek, ospitaleak kenduta, 25.000 tona CO2 baliokide baino gehiago emititzen baditu edo edozein instalaziotan neurri baliokideak aplikatuko ez badira, instalazioa erregimenera itzuliko da eta bertan egongo da aldia amaitu arte.

Azken aldaketako data:  2014/03/28