Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ohiko galderak: Sozietate-izenaren, IFKren eta beste identifikazio-datu batzuen aldaketak

Zentroaren ingurumen-araubideari dagokion prozeduraren bidez jakinarazi behar duzu aldaketa:

Zentroaren NIMA mantendu egiten da.

  • Ohiko akatsa:
    • AAI edo AAU duen zentro baterako [C-CRS] Sozietate-izena aldatzea prozedura orokorra erabiltzea. Zentro horiek prozedura espezifikoak dituzte.

Ez. IFK aldatzeak esan nahi du beste entitate juridiko bat dagoela eta, beraz, jardueraren titularra aldatu dela. Ez da datuen zuzenketa soil gisa izapidetu behar.

Aldaketa zentroaren ingurumen-araubideari dagokion prozeduraren bidez izapidetu behar duzu:

IFK aldatzen denean, NIMA berri bat esleitzen zaio entitate berriaren zentroari. 

  • Ohiko kasua:
    • enpresa titularra beste enpresa batek xurgatzen duenean;
    • bat-egite baten ondorioz jarduera sozietate berri batera igarotzen denean;
    • beste enpresa batek instalazioa erosi eta jarduera bere gain hartzen duenean;
    • jarduera enpresa-talde bereko beste enpresa batek bere gain hartzen duenean;
    • enpresa batek instalazioa konkurtso-prozedura batean eskuratu eta jarduerarekin jarraitzen duenean.
  • Ohiko akatsa:
    • Entitate berria eta zentro berria sortzea eta jarduketa amaitutzat ematea. Entitatea sortzeak edo NIMA berria lortzeak ez ditu berez transmititzen ingurumen-baimenak, komunikazioak edo inskripzioak.

Erakundeak AAI edo AAU duen zentroren bat badu, ezin izango du [C-CRS] Sozietate-izena aldatzea prozedura erabili.

Kasu horretan, ingurumen-baimena duten zentroei dagozkien prozeduren bidez izapidetu beharko du aldaketa:

[C-CRS] Sozietate-izena aldatzea prozedura erakundeak AAI edo AAU duen zentrorik ez duenean baino ezin da erabili.

Ez. Entitatearen helbidea bakarrik aldatu bada eta IFK bera mantentzen bada, helbidea eguneratu dezakezu edozein zentrotatik, Mantentze-lanak > Entitatearen datuak aukeran.

Eguneratze horrek ez du zentroaren kokapena aldatzen. Jarduera egiten den lekua aldatu bada, ez da nahikoa entitatearen helbidea aldatzea edo zentroaren helbidea zuzentzea; baliteke zentro berri bat alta eman eta dagozkion ingurumen-jarduketak egin behar izatea.

  • Ohiko akatsa:
    • Entitatearen egoitza aldatzea, benetan jardueraren kokapen fisikoa aldatu denean.

AAI edo AAU baimena oraindik izapidetzen ari bada, titulartasun-aldaketa CRS prozedura orokorraren bidez jakinarazi behar da:

Ez da erabili behar dagoeneko emandako AAI edo AAU baten titulartasuna aldatzeko prozedura espezifikoa, instalazioak oraindik ez baitu baimen hori.

  • Ohiko akatsa:
    • AAI edo AAU baten titulartasuna aldatzeko prozedura espezifikoa erabiltzea baimena oraindik izapidetzen ari denean. Kasu horretan, CRS prozedura orokorra erabili behar da.

Titulartasun-aldaketa AAI edo AAU prozedura espezifikoaren bidez izapidetu behar da.

Eskaeran, ukitutako baimena eta zentroa identifikatu behar dira. Administrazioak baimenari lotutako gaikuntza-tituluak, inskripzioak eta sektoreko datuak egiaztatuko ditu, dagozkion jarduketak egiteko.

Ez aurkeztu baimen integratu bakoitza eskualdatzeko eskaera bereizirik, Administrazioak berariaz hala eskatzen ez badizu edo AAI edo AAU baimenean sartuta ez dagoen tituluren bat ez badago.

  • Ohiko akatsa: 
    • AAI edo AAU baimenean dagoeneko integratuta dauden sektoreko baimenen eskualdaketa bereizita izapidetzea.

Ez aurkeztu beste eskaerarik aldaketa bererako.

AAI edo AAU baten titulartasuna aldatzeko prozedura ez da automatikoa. Baimenak aurreko titularra erakusten jarraituko du Administrazioak eskaera aztertu eta dagokion ebazpena eman arte.

Egiaztatu INGURUNETen espedientea aurkeztuta agertzen dela, eta kontsultatu haren egoera espedienteen atalean. Dokumentazioa eskatzen bazaizu, espediente berean aurkeztu behar duzu.

  • Ohiko akatsa:
    • Eskaera berriro aurkeztea aldaketa berehala agertzen ez delako. Horrek espediente bikoiztuak sor ditzake eta izapidetzea zaildu.

Azken aldaketako data: