Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen Hezkuntzarako Materialak Ibaialde

Xehetasunak

  • Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa: “Hurbil gaitezen ibaira”. Unitate honen helburua ikasleek beraien inguruko ibaia edo erreka ezagutzea da, gure eguneroko ihardueretarako erabiltzen dugun uraren eta ibaiaren arteko erlazioa ulertuz. Bestalde, adin hauetako umeek bereganatu ditzaketen jarrerak bultzatu nahi dira.
  • Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa: “Ibaiaren Inguruan”. Ibaiari buruzko hainbat gai jorratuko dira: ezaugarri geografikoak, ibaiko landare eta animaliak, uraren erabilerak, ibai ekosistemen eraldaketak… Horretarako, ikasleak bizi diren inguruko ibaian zentratuko gara. Horretaz gain, ibaia eta honen inguruak kontserbatzeko ekimen zehatzak proposatzen dira.
  • Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa: “Gure ibaien berreskurapena”. Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien azterketa panoramikoa egingo da: ezaugarri geografikoak, bizidunetan eragina duten hainbat ezaugarri, ingurugiroaren alorreko arazo nagusiak eta arazo hauen eboluzioa… Urak, bere ezaugarriak direla medio, erliebearen egituraketan duen eragina eta giza ihardueretarako duen garrantzia ere aztertuko dira.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako LehenZikloa: “Ibaiak,biziiturri”. Munduko urgezaketa hauen baliabideak aztertuko dira: eskuragarritasuna eta kalitatea, edangarri bihurtu beharra, baliabideen galera eta urari ematen dizkiogun erabilera desegokiek ibai ekosistemetan duten eragina, urhornikuntzari begira egiten diren lanen alde onak eta alde txarrak… Ikasleek, bukaeran, landutakoaren inguruan egingo duten gogoeta, hemen aztertutakoarekin zerikusia duten jarrerak hobetzera bideraturik dago.
  • Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako Bigarren Zikloa: “Zer egiten diegu ibaiei?” Unitate honen ardatza gure jarrerek, iharduerek... beraiekin dakartena (alde positiboak zein negatiboak) aztertzea, ibai ekosistemetan duten eragina ulertzea eta eragin negatiboak saihesteko moduak (hondakin uren arazketa, ingurugiroa kontuan hartzen duen kudeaketa…) aztertzea da. Honetarako guztion elkarlana proposatzen da, honela gizartearen kontzientziazio maila indartuko bait da.