AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz ingurumena zaintzeko beharraz ohartarazi eta kontzientziatu nahi duena, eta, aldi berean, gizakiaren eta ingurunearen arteko harreman jasangarria bilatzen duena.
AZTERTU programak 3 kanpaina ditu, gure natura-ondarearen hainbat alderdi jorratzen dutenak:
AZTERKOSTA. Euskal kostaldearen ezagutza eta bere egoera ekologikoaren ikerketa sustatzen duen udazkeneko kanpaina.
IBAIALDE. Ibai eta errekaren osasun egoera ikertzeko eta ekosistema hauen berezitasunak ezagutzeko.
AZTERTU NATURA. Gure inguruko naturgune babestuak, ekosistemak eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko aukera emango digu.