Ingurugela zentroen lan ildoak
Eskolako Agenda 21
Hezkuntza berrikuntza sustatzea helburu nagusia da. Horretarako Eskolako Agenda 21 programa garatzen da.
Programa abiarazteko eta gauzatzeko aholkularitzak honako hauek eskatzen ditu: ikastetxeen hasierako motibazioa proiektuak aurkezteko, premiak aztertzea, prestakuntza berezia burutzea eta aldiroko jarraipena egitea.
- Eskolako Agenda 21: Garapen Jasangarrirako hezkuntza programa
-
IRAES. "Iraunkortasunerako Eskola" errekonozimendua jaso duten Euskadiko ikastetxeen sarea
-
CONFINT. Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta
Ikerkuntza proiektuak
Jasangarritasuna eta Ingurumen hezkuntzako prestakuntza etapa guztietako irakasleei zuzendurik daude, hiru motakoak izanik:
- Bakarkako prestakuntza, Ingurumen-hezkuntzaren ikuspuntu berrien xedeak irakasleei adierazteko.
- Eskualdeko prestakuntza, eskualde bakoitzean sumatzen diren irakasleen beharrei erantzuteko.
- Ikastetxeetako prestakuntza, klaustroei edo irakasle talde zabalei zuzendurikoak, ingurumen-hezkuntzazko proiektuak praktikan ipintzeko.
Urtero ospatzen ditugun Ingurumen-Hezkuntzako Topaketak, irakasleen eta Ingurumen-hezkuntzan diharduten beste eragileen esperientziak trukatzeko izaten dira.
- Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXV. Topaketak: Biodibertsitatearen trataera Jasangarritasun Hezkuntzan
- JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZAKO XXVI. TOPAKETAK
- 2019 JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZAKO XXVII. TOPAKETAK
Ingurumenaren egoeraren arazoak ezagutzea, kontzientzia hartzea eta ardura suspertzea dira sentsibilizaziorako programaren helburuak.
Azken aldaketako data: