Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Anatidae familiaren azterketa Txingudiko paduretan

Txosten  honek deskribatu egiten du Txingudiko paduretan negualdia igarotzen duten anatidoen populazioa 1994tik 2010era, eta anatido ugaltzailea 2003tik 2010era.

Zenbait datu:

- Epe horretan, 34 espezie erregistratu dira (ale bitxiak eta akzidentalak barne).

- Negualdia Euskal Autonomia Erkidegoan igarotzen duten uretako hegaztien erroldek erakusten dute negu bakoitzeko batez besteko ugaritasuna 255 hegaztikoa dela eta batez besteko aberastasuna 5.5 espeziekoa; hala ere, zenbateko horiek 374 hegazti eta 6.5 espezietara igotzen dira hurrenez hurren, azken 6 urteetan (Plaiaundi eta Jaitzubia eremuetako ingurumen-garapenarekin batera gertatutako prozesuaren baitan).

- Ugaritasuna, guztira, 4.343 indibiduokoa  da eta gehienezko aberastasuna 9 espezietakoa.

- Aztertutako epean, dibertsitatea (H´) 0.90 bits/alekoa da, eta ekitabilitatea (E), berriz, 0.34.

- Basahatea (Anas platyrhynchos) da espezie nagusia (%75.9).

- Basahatea (Anas platyrhynchos)  eta ipar-ahatea (Anas strepera) dira espezie ugaltzaile bakarrak.

Beste behin agerian geratzen da Txingudiko padurek duten garrantzia migrazioaren pasagune gisa eta babesleku moduan, klima-baldintza txarrak badaude.

Txostenak labur aipatzen ditu Txingudiko paduretan 1966tik aurrera aipatu diren espezieak, eta espezie bakoitzaren fenologia aztertzen du eremu horretan.



Pdf formatoko dokumentua:
Anatidae familiaren azterketa Txingudiko paduretan (1,47 Mb)