Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 13koa, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 23ko Aginduaren xede diren laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horrek irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2024ko ekitaldiko deialdia egiten du. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2662
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/13
  • Argitaratze-data: 2025/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Deialdi-aginduaren I. eranskineko hamaikagarren artikuluko 3. puntuak xedatzen duenez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 23ko Aginduaren xede diren laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Agindu horrek irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia egiten du. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa). Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik