Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Zer egin dezakezu Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxean

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak erakusketa iraunkorra eta behin-behineko erakusketentzako guneak ditu. Bere instalazioetan ekintza ezberdinak egiteko gelak daude: jardunaldiak, biltzarrak, tailer hezgarriak eta formaziozkoak, eta padura ikusteko behatokia.

Gune honetako helburua, bisitariei dibertsitate biologikoaren kontzeptuaren gain informatzea da, pertsonei modu elkarreragile eta dinamiko batez hurbiltzea, bere ezagutza eta natura bere barietate funtzionalean eta estetikoan errespetatzea bultzatuz.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak partehartzeko ekintzen programa ere badauka gure biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantzia jendaurrekoari ezagutarazteko. Ekintza programatu guztiak hurrengo honetarako erabiltzen dira:

  • Biodibertsitateari buruzko ezagutza sustatzeko
  • Ondare naturala gizarte onura gisa lortzeko
  • Giza kontzientzia bultzatzeko: naturaren parte gara
  • Euskadiko ondare natural ikusgarria erakusteko
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, inguru pribilegiatu gisa duen paper garrantzitsua erakustea, ekosistema desberdinak direla eta.

Gune horren helburu nagusia Biodibertsitatea zer den azaltzea da. Horretarako, gaira pixkanaka hurbiltzea proposatzen du zentroak. Animalia eta landare espezieen xehetasunak erakusten dituzten irudi eta argazki harrigarriak ikusiko ditu bisitariak. Harrera gunean bertan ere badira Biodibertsitatea islatzen duten argazkiak.

-1 solairua

Iluna da lehen erakusketa aretoa. Aulkiak daude bertan, bisitariak paretako proiekzioak eta bideo emanaldiak ikus ditzan. Etnia eta jatorri ezberdinetako pertsonak agertuko dira irudi horietan, Biodibertsitatearen inguruan duten ikuspegia azaltzen.

Iluntasunaren ostean argia etorri ohi denez, erruz argiztaturiko bigarren aretoan «Biodibertsitatearen kutxa»aurkituko dugu, baliabidez beteta: faunaren argazkiak, intsektuen eta beste fauna talde batzuen bildumak,zuhaitzen hostoak, likenak, lagin naturalak, organismo txiki-txikiak ikusi ahal izateko lupak... Bisitariak, bere burua Biodibertsitatez inguratuta ikustean, intuizioz ulertuko ditu horren funtsa eta esanahia.

Murgilketa hori lagungarria zaio bisitariari Biodibertsitatearen esanahia ulertzeko. Hain zuzen ere hurrengo aretoan aurkituko du esanahi zehatza, kontzeptua hainbat hizkuntzatan idatzita agertuko baita, kultur aniztasunaren erakusgarri.

Hirugarren aretoan, Biodibertsitatearen hiru mailak aztertzen dira: geneena, espezieena eta ekosistemena. Horretarako, hiru arku zeharkatu behar dira, akuario txikietan sartuta itsasoko espezie ezberdinak ikusten direnekoak:

  1. Lehena Biodibertsitate genetikoari zuzenduta dago. Argazkiek, marrazkiek eta testu motzek biodibertsitatearen maila honetan sartzen lagunduko die bisitariari. Eremuaren erdian, Biodibertsitatea irudikatzen duen elementu eskultoriko bat dago: DNAren helize bikoitza, aldakortasun genetiko ororen oinarria.
  2. Bigarren arkupeak espezieen arteko Biodibertsitatea irudikatzen du. Planetako ondare naturala aberasten duten landare eta animalia espezie anitz ikus daitezke bertan.
  3. Hirugarren ataria ekosistemen dibertsitatearen gainekoa da: munduko biomak...

Gelaren erdian, ekosfera bat dago: NASAk diseinaturiko ekosistema artifizial esperimentala da. Ekosferak ekosistemen konplexutasuna erakusten du, sinbolikoki; izan ere, ekosistemen iraupena espezie ezberdinen arteko orekaren eta elkarreragin zehatz finaren mende baitago. Azken batean, esperimentuaren konplexutasuna eta ekosistemaren hauskortasuna iraungipen epeak berak islatzen du, gutxi gorabehera bost urtekoa dena. Ekosferaren inguruan, informazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa dago, planetako ekosistemen aniztasunaren garrantzia eta espezie ezberdinen funtzioak ulertu ahal izateko.

Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoari eskainitako gunean sar daiteke. 
Prisma gelak Euskal Autonomia Erkidegoko habitatak eta espezie adierazgarrienak erakusten ditu era grafikoan, bisualean, ukimenezkoan eta interaktiboan.

Bisitaldiak Urdaibai Biosfera Erreserbara eramango gaitu. Maila lokalean, Biodibertsitatearen edukiontzi erraldoia da berau. Bertan dagoen informazio puntu interaktiboak UBEri buruzko informazioa jartzen du eskura. Puntu horretara iritsita, bisitariak minutu batzuetako atsedenaldia hartu ahal izango du, eta jasotako informazioa bereganatu, Urdaibairi buruzko emanaldia ikusten duen bitartean. Bertan, Urdaibaiko osagaien arteko oreka ekologiko konplexua izango du ikusgai.

0 solairua

Areto honetatik Dorretxeko goiko solairura igo daiteke, Urdaibaik planetan betetzen duen papera ezagutzeko: jaso dituen nazioarteko diplomak eta Biosferaren Erreserben multzoan duen kokapena ikus daitezke bertan. Gainera, berau kontserbatzeko ahaleginak egin zituzten pertsonen adierazpenak ere entzun daitezke.

Hurrengo urratsa begiratokira igotzea izango da. Bertatik, ikuspegi zoragarria beha daiteke. Largabistak eta binokular turistiko birtualak hartuta, Biosfera Erreserbako leku interesgarrien xehetasunak ikus litezke; esate baterako, Izaro uhartea, Laidako hondartza, padura bera...

Erakusketaren ibilbidea amaitzeko, Urdaibain gizakien eta naturaren artean sortu den harremana nolakoa den ikus daitekeen aretoa dago. Dorre etxeen esanahia nabarmentzekoa da, zentroa ere dorre batean dago.

Ibilbidean zehar, «biodiber» izeneko modulu batzuk daude, haurrek, jolas egin eta ondo pasatzen duten bitartean, Biodibertsitatearen oinarrizko kontzeptuak ikas ditzaten: buru-hausgarri erraldoiak, puzzleak, ordenagailuko jolasa, pieza imandunak, arbelak eta inguruko pertsonaia bereizgarrien (adibidez, artisauak eta pertsonaia mitologikoak) txotxongilo tailerra.

Bisitaldia amaitzean, erreserbak eta inguruek duten turismorako eta bestelako aukerei buruzko informazioa lortu ahal izango du bisitariak.

 

Erakusketa iraunkorrarako sarreren tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Murriztua (Ikasleek eta 65 urtetik gorakoek): 1 €
  • 8 urtetik beherakoek: Doan


 

Ondoren, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ekintza mordoa aurkezten dizuegu. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen biodibertsitateaz erlazionatuta daude.

  • Tailerrak.
  • Ibilbide gidatuak ekosistema ezberdinetatik.
  • Irteerak itsasontziz.
  • Zetazeoak 10etan.
  • Harezko eskulturak.
  • 3 itsasadarren estropadaren III. edizioa.
  • Udako ilunabarrak Donieneko Gaztelugatxetik.
  • Oreinaren marrualdia.
  • Eta ekintza berezi asko...

Kontsultatu udako programazioa!

Hurrengo ekintzak?

Euskadiko Biodibertsitate Zentroko Auditorioa erabilera anitzeko gunea da eta azken teknologiekin hornituta dago.

Ezaugarri teknikoak

  • Aretoa:


    - Neurriak: 200m2 (20m x 10m)
    - Argiztapen naturala eta artifiziala erreil opakuen itxiera aukerarekin
    - Gune klimatizatua eta soinu-instalazioa egina

  • Besaulki-patioa:


    - Neurriak: 150m2 (15m x 10m)
    - Edukiera: 126 pertsonas eserita 150arte zabal daitekeena aurretik eskaera eginda
    - Idazmahai-aulkiak (antolamendu aldakorra)

  • Mahaiburutza:


    - Mahai finkoa panelagarria (5 pax)
    - Microfonia eta ordenagailu-sarrerak barne
    - Monitoreak pantailako proiekzioa jarraitzeko
    - Atril panelgarria
    - Gorputz opakuen kamara (pantailan edozein objektuen irudi-xehetasuna erakusteko aukera ematen du)
    - Mugikortasun murriztuzko pertsonentzat sarbidea

  • Ikus-entzunezko ekipamendua:


    - Pantaila panoramikoa
    - Proiektagailua
    - Itzultzaileen kabinak
    - Mikrofono ezberdinak (eskukoak, korbatazkoak, etab.)
    - Ekitaldiaren grabaketa sistema(mahaiburu gunea)
    - Argiztapen zehatza (mahaiburu gunea)
    - Komunikabideentzat soinu/irudi seinalearen banatzailea
    - 12 pibote balizatzaileak
    - Aretoko teknikaria
    - Laguntzaileak, catering-a, giropena...

Beste edozein gauzari buruzko informazioa konpromesurik gabe kontsultatu.

Tarifak

Zerbitzu gehigarriak: karteleria, laguntzaile, catering, giropen, ostatu edota beste betebeharren gestioei buruz galdetu eiguzu. Hemengo tarifak aretoaren alokairua, azaldutako ekipamenduen erabilera eta laguntza teknikoa barne dituzte:

  • Egun erdia: 250 €
  • Egun osoa: 500 €

Beste zerbitzu batzuetarako aurrekontu pertsonalizatua egingo da.

Erretserba eta ordainketa baldintzak kontsultatu.

Ekitaldiaren hasieran, amaieran edo atsedenaldian Euskadiko Biodibertsitate Zentrotik doako bisita gidatua eskaintzen da.

Beste guneak

Aranburu Aretoa

Neurriak: 40m2 (12m x 4m)
Edukiera: 20 pax
Ekipamendua: Ikus-entzunezko ekipamendua barne (kainoia, pantaila eta bideokonferentzia)
Aukerak: Leku librea mahai/aulki antolamendurako. Urdaibaiko paduretako ikuspegia. Beste zerbitzu batzuk aurretik eskabidea eginez. 
Tarifa: 250€

Kontseilu Aretoa

Neurriak: 91m2 (13m x 7m)
Edukiera: 10 pax
Equipamiento: Egurrezko mahai luzea. Egongela eta bulegoa.
Aukerak: Urdaibaiko ikuspegia paduretatik itsasoraino. Beste zerbitzu batzuk aurretik eskabidea eginez. 
Tarifa: 300€

Azken aldaketako data:  2015/05/18