Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

216/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, ingurumenaren eta isurien arloan Estatuko Administrazioak zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartutako erabakia onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1996
  • Gaia: Ingurumena
  • Jardun-eremua: Hirigintza
Xedea:

1. Honako eginkizun hauek EAEri eskualdatzea, bere lurralde-eremuan erabil ditzan (akordio honetan eta akordio hau gauzatzeko behar diren gainerako dekretuetan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren gainerako arauetan ezarritako eran): 

a) Energia ekoizteko industrien arloan, gobernu zibilei edo Zerbitzu Teknikoen Probintzia Batzordeari dagozkien ahalmenak (Azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak xedatutakoaren arabera dagozkienak). 

b) EAEko itsasertzeko uretan isuriak egiteko baimena ematea, eta isuriok ikuskatzea;, edo, hala balegokio, isuriak botatzeko behar diren obra eta instalazioak egiteko baimena ematea, eta obra eta instalazio horiek ikuskatzea; dena den, itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimenak emateko eskumena Estatuko Administrazioak izango du. 

Isurietarako obren eta instalazioen espedienteak Autonomia Erkidegoak izapidetuko ditu, Itsasertzei buruzko Legeak 57., 64. eta 65. artikuluetan ezarritakoarekin eta haren Erregelamenduak 150. artikuluan garatutako prozedurarekin bat etorriz. 

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko eginkizun horiek ez diete kalterik egingo Estatuko Administrazioak Itsasertzei buruz dituen eskumenei, Itsasertzeko Legeak eta haren erregelamenduak ezartzen dutenaren arabera dagozkionei, alegia. 

2. Euskal Autonomia Erkidegoak, orobat, ingurumenaren arloan bere gain hartu dituen eskumenei dagozkien eginkizunak beteko ditu (Estatutuaren bidez haru dituen eskumenei dagozkien eginkizunak, hain zuzen) aurretik egindako eskualdatze-prozeduretan berariaz aipatu ez badira ere.

Eskumenen konfigurazioa