Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

11/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa (Dekretu horren bidez, «Instituto de Conservación de la Naturaleza» delakoaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Ingurumena
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Ingurumena
Xedea:

1. Urriaren 28ko 17/1971 Lege-Dekretuak 3. artikuluko bigarren idatz-zatian eta gainerako xedapen osagarrietan ezarritakoari jarraiki ICONAri zegozkion eginkizunak EAEri eskualdatzea, aurrerago zehazten diren baldintzekin: 

2. Gehienez bederatzi hilabeteko epean, honako alderdi hauek arautuko dira, ICONAk eta EAEk sinatutako hitzarmen baten edo batzuen bidez: 

a) Basoko suteei aurre egiteko defentsa koordinatzea; hor sartuko dira komunikabideak, aireko baliabideekin egindako lankidetza, estatistikak sistematizatzea, lurraldeen arteko laguntza eta lankidetza, eta, oro har, baita beste gai batzuk ere, interesgarriak izanez gero. 

b) Natura-gunean oreka biologikoari eustea eta, galdu bada, lehengoratzea,, beste lurralde batzuekin edo Estatu osoarekin koordinatuta. 

c) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua gainditzen duten ehiza- eta arrantza-baimenak ematea. 

d) Natura-baliabide berriztagarrien inbentarioen edukia, forma eta baldintzak finkatzea; orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak nola igorri behar dion aldian behin Estatuari bere zerbitzuek natura-guneetan egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa. Horren helburua da, nolabait, Estatu osoan tratamendu bateratua eman ahal izatea, baita ICONAri Estatu osoko estatistikak egiteko aukera ematea ere. Informazio horien edukiaren bidez, nazioarteko harremanen esparruan eta ekonomia-jardueraren erabateko plangintza eta antolamenduan Konstituzioak esleitu dizkion helburuak betetzeko aukera izan behar du Estatuak. 

e) Basozaintzako kidegoen funtzionamendu-arauak. 

f) Babestutako natura-guneen politika eta kudeaketa. 

g) Bestelako alderdi batzuk, beti ere, herri-administrazioaren jardueraren eraginkortasuna hobetu eta merketze aldera zerbitzu eta laguntza teknikoa edo administratiboa emateko badira, edota natura-guneen barruan behar kolektiboei aurre egiteko eta lurraldearen eta sektoreen garapena orekatzeko eta harmonizatzeko programak eta ekintzak prestatzeko badira, eta, bidenabar, Estatu osoko ondare naturala gordetzen laguntzen badute. 

3. Euskal Autonomia Erkidegoak, mendien, baso-ustiapenen, abelbideen eta basoko hidrologiaren arloan dituen eskumenak egikaritzean, Estatuko oinarrizko legeria bete beharko du. Abelbideak besterentzean, indarrean dagoen legeriak ezarritakoa bete beharko da. 

4. ICONAren Zerbitzu Zentralek, beren eskumeneko gaietan, behar duen lankidetza osoa emango diote Euskal Autonomia Erkidegoari, eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gaietan, Zerbitzu Zentral horien menpeko laguntza- eta koordinazio-zerbitzuenak baitira: 

  • Nazioarteko harremanak. 
  • Argitalpenak, dokumentu-bilduma eta oinarrizko legeria konparatua. 
  • Estatuaren plangintza ekonomikoa eta teknikoa, eta aurrekontuen kudeaketa 
  • Estatuaren baso-arloko politika, astialdiko politika, natura zaintzeko politika eta naturaren arloan hezteko politika. 
  • Erabilera publikoko mendien katalogoa eta babesleak, inbentarioak, basoko antolamenduak, estatistikak eta azterlanak. 
  • Basoberritzeko metodoak eta teknikak. 
  • Basoko tratamenduak, ustiapenak eta eraikuntzak arrazionalizatzea. 
  • Abelbideak. 
  • Hidrologia, erosioa eta lurren kontserbazioa. 
  • Basoko proiektuak, obrak eta jarduerak, interes orokorreko obra publikoak aldezteko edo erkidego autonomo bati baino gehiagori dagozkion obrak egiteko. 
  • Ekologia, oreka biologikoak eta ur kontinentaletako hidrologia. 
  • Arrantzako eta ehizako animaliak sustatzea eta antolatzea, bai eta birsartzea ere. 
  • Suteei aurrea hartzeko eta suteen aurka egiteko teknikak. 
  • Basoko mekanizazioa. 
  • Babestutako natura-guneak. 
  • Langileak birziklatzea. 

 

5. Euskal Autonomia Erkidegoak, inork eskatzen badio, laguntza teknikoa eta zientifikoa emango du, beste nazionalitate edo eskualde batzuetan dauden arazoak konpontzeko edo egitasmoetan erabil daitezkeen metodoak eta teknikak aztertze eta garatze aldera.

Eskumenen konfigurazioa