Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Emakida-erregimeneko autobideak (AP-1 eta AP-68)

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2019
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

Onartzea Transferentzien Batzorde Mistoaren 2019ko apirilaren 16ko Erabakia, honi buruzkoa: irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepideen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzea, orain arte AP-68 autobidean (Bilbao-Zaragoza), euskal lurraldetik doan tartean Estatuko Administrazioak egikaritu dituen eginkizunei eta zerbitzuei dagokienez, apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuak ezarritako terminoetan. Horrez  gain, dekretu hau osorik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Eskumenen konfigurazioa

  • Autonomia Estatutua: 10.34. artikulua
  • Konstituzioa: Lehenengo Xedapen Gehigarria
  • Estatuko Legeria:
  • Jurisprudentzia:
    • STC 151/2003: Errepideak obra publikoaren modalitaterik berezienetako bat dira, eta, interes orokorreko obra publikoak direnean edo obra autonomia-erkidego bati baino gehiagori dagokionean, errepide horiek egitea Estatuaren eskumena da. Eskumen hori baliatzeak autonomia-erkidegoek hirigintza-arloan dituzten eskumenak baldintzatu ditzake. Ikusten denez,  interes orokorreko obra publikoen arloan, Estatuaren eskumena da nagusi autonomia-erkidegoen hirigintza-arloko eskumenaren gainetik, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioek elkarren artean lankidetzan aritzeko ezarrita dauden mekanismoei kalterik egin gabe.
    • STC 132/1998:Konstituzio Auzitegiak errepideei buruzko ikuspegi poliedrikoa eman du, jabari publikoko ondasun eta obra publiko gisa aurkeztu baititu, eta, orobat, lurreko komunikaziorako behar den euskarri material gisa azaltzen baititu. Ez dira errealitate fisiko bakartuak, baizik eta bide-sistema bat eratzen duen egitura jarraitu bat, elkarri lotutako sarez osatua.
    • Estatuaren eskumenak: Estatuak eskumena du errepide guztiei aplikatu ahal zaien plangintzari buruzko edukiak ezartzeko, bai obra publikoaren ikuspegitik, bai komunikazioen sistema orokorrean sartutako elementuen ikuspegitik, bai eta erabilerako segurtasun-baldintzen aldetik ere. Ahalmen esklusiboa du arau teknikoak eta errepideetan seinaleak jartzeko arauak egiteko.
      Honako titulu hauek aplikatu ditzake: ekonomia-jardueraren erabateko plangintzaren oinarrien eta koordinazioaren titulua, interes orokorrekoak diren edo autonomia-erkidego bat baino gehiago ukitzen duten obra publikoen titulua, eta ibilgailu motordunen trafikoaren eta zirkulazioaren eta komunikazioen araubide orokorrarena.
    • Autonomia-erkidegoen eskumenak: Araubide arruntekoek eskumen esklusiboa dute ibilbide osoa Autonomia Erkidegoko lurretik duten errepideen gainean. Titulu horren barruan, eskumen osoa dute legeak egiteko eta beren titulartasuneko errepideen araubidea egituratzeko, baina, hala ere, kontuan izan behar dute errepide guztietan aplikatu daitezkeen Estatuko legeriaren alderdiak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: Foru-aldundiek dituzten eskubide historikoak direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoari beste autonomia-erkidegoek ez duten eskumen bat eman zaio. Ad intra ikuspegitik (Autonomia Erkidegoaren eta lurralde historikoen arteko harremanak, alegia), Autonomia Erkidegoaren eskumenak lurralde historikoen eskumen pribatiboen koordinazioa hartzen du bere barnean. Bestetik, foru-aldundiei dagokie beren lurraldeen barrutik doazen errepide-zatiak planifikatzea, finantzatzea, proiektatzea, eraikitzea, zaintzea, aldatzea eta ustiatzea. Nolanahi ere, arau teknikoak egitea eta seinaleak jartzea Estatuaren eskumen esklusibo eta zuzenak dira.
      Konstituzio Auzitegiaren iritziz, hirugarren xedapen gehigarriak Estatuaren errepideei buruz egiten duen aipamena, alegia «eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzen ez diren bitartean», konstituzioaren aurkakoa da, zeren eta xedapen horrek aipatzen dituen errepideak Estatuko eskumenekoak baitira, interes orokorreko katalogoan sartuta daudelako, eta EAEk ezin baitu horien gainean arautu. Bestalde, Trebiñoko konderritik doan A-I errepide nazionalaren zatiaren titulartasuna Estatuarena da, eta Estatuari dagokio hura planifikatzea, Arabako Foru Aldundiak bidea zaintzeko eta mantentzeko duen eskumenari kalterik egin gabe.
    • STC 65/1998: Konstituzioaren 149.1. artikuluak ez ditu errepideak aipatzen Estatuaren eskumen esklusiboen artean. Halaere, Konstituzio-auzitegiak beste titulu batzuetan oinarritu du Estatuak errepideen gainean duen eskumen mugatua, hain zuzen ere honako hauetan:
      1.-«Ekonomia-jardueraren erabateko plangintzaren oinarriak eta koordinazioa»: Estatuko eta autonomia erkidegoetako errepideen plangintza koordinatzeko neurriak ezartzeko aukera ematen dio Estatuari;
      2.- «Interes orokorreko obra publikoak edo autonomia erkidego bat baino gehiago ukitzen duten obrak»: hauxe da Estatuari Estatuko Errepide Sare bat sortzeko bidea ematen dion titulua (eskumena, kasu honetan, ez da osagarria ez eta instrumentala ere, eta eraikuntza-lan eta finantziazio hutsa baino zeozer gehiago da);
      3.-«Lurreko garraioak eta komunikabideak»: Estatuak titulu hau erabil dezake Estatuko errepideak zeintzuk diren zehazteko orduan, baina berez ez da nahikoa Estatuak errepide bat Estatuko errepide izenda dezan. Autonomia-erkidegoak honako errepide eta obra publiko hauen gainean izango du eskumen esklusiboa: ibilbide osoa autonomia-erkidegoaren lurraldetik duten errepideen gainean, Estatuaren interes orokorreko legezko kalifikaziorik ez duten obra publikoen gainean eta beste autonomia-erkidego baten lurraldea ukitzen ez duten obren publikoen gainean.
      EAEren eskumenak mugatzen dituzten irizpideak bi dira: lurraldetasuna batetik, eta interes orokorra bestetik. Lurraldetasunaren irizpidea Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren artean eskumenak banatzeko irizpide berezia da, baina ez da arlo honetan eskumenak banatzeko irizpide funtsezko bakarra. Interes orokorraren irizpideari dagokionez, Konstituzio Auzitegiaren ustez, interes orokorraren adierazpen hori egitea Estatuaren eskumena da, eta askatasun nahikoa ematen die Estatuko organoei, baina, betiere, Konstituzio Auzitegiaren kontrolaren pean. Oro har, ezin dira interes orokorrekoak izan ibilbide osoa Autonomia Erkidegoaren lurraldean duten errepideak, baina kasu jakin batzuetan salbuespena egin daiteke. Obra publikoak, interes orokorrekoak direnean eta autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten diotenean, Estatuaren eskumenekoak dira, eta titulu horren bidez Estatuak honako errepide hauen gainean jardun dezake: interes orokorrekoibilbide bat osatzen duten errepideen gainean eta garraio-sisteman izan dezakeen eginkizuna dela-eta autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten dioten errepideen gainean.
    • Auzitegi Gorenari jarritako errekurtsoa, ebatzi gabea (154/00 Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa eta 662/00 Errekurtso Metatua), otsailaren 4ko 172/00 Errege Dekretuaren aurkakoa; 172/00 Errege Dekretuaren bidez, Bilbao-Zaragoza bitarteko A-68 autobidearen kontzesioaren edukia aldatu egin zen hein batean. Euskal  dministrazioei entzunaldirik eman ez izana izan zen errekurtsoa aurkezteko arrazoia.
    • Laburpen KAE 118/1996
    • STC 118/1996 Cataluña. Ley 16/1987 de Ordenación de los Tranportes Terrestres
    • STC 132/1996 Carretera Reinosa-Potes. Cantabria y Castilla y León; distribución competencias en materia de carreteras; alcance del principio de territorialidad
    • STC 86/1988 Navarra; principio de territorialidad
    • Resumen_STC_168-2009_Carreteras