Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko Airearen kalitatearen ebaluazioa

Airearen kalitatearen ebaluazioa giroko airean kutsatzaile-maila jakin batzuk balioesten dituen prozesua da. Euskal lurraldean airearen kalitatearen ebaluazioa, alde batetik, egunero egiten da webgunean argitaratzen den AIREAREN KALITATE-INDIZEAREN bitartez, non airearen kalitatearen egoera balioesten den kontzentrazio-tarte baten arabera, eta bestetik, urtero sare osoan erregistratutako datuen azterketa egiten da, araudiak adierazten duen lurraldea ebaluatzeko betebeharrari erantzuten dion URTEKO TXOSTENA lantzeko.

Airearen kalitatearen ebaluazioa urtero egiten da EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko sarean erregistratzen diren datuak oinarritzat hartuz. Azterketa hori airearen kalitateari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa kontuan izanik egiten da eta txosten bat jaulkitzen da, txosten horretan datuen estatistika-trataera eta araudian biltzen diren kutsatzaileen egoeraren balorazio globala adieraziz.

 

 

IKUSI URTEKO TXOSTENAK

Airearen kalitate-indizeak biztanleei airearen kalitatearen berri modu argi eta errazean emateko balio du. Gaur egun egunero argitaratzen da eguneko airearen kalitate-indizearekin eta orduko airearen kalitate-indizearekin batera. Biak estazio-mapan ikusten dira.

 

 

 

 

 

 

 

Orain arte, airearen kalitatea neurtzeko adierazleak erabiltzen ziren autonomia-erkidego (eta estatu kide) bakoitzeko aireak duen kalitateari buruzko informazioa beste modu batera emateko. Izan ere, airearen kalitateari lotutako araudiak ez du nahitaezkotzat jotzen airearen kalitatearen egoera-sailkapenaren gaineko informazioa eman behar denik. Europan abian jarri den web aplikazio berriari esker sailkapen hori ematen da, eta xedapenetan nahitaezkotzat jotzen ez den arren erreferente moduan hartuko da gaur egun dauden indizeak egokitzeko.

Europako indizeak airearen kalitatearen egoera erakusten du urtaro bakoitzean, eta bost kutsatzaile oinarritzat hartuta: suspentsioko partikulak (PM2,5 eta PM10), ozono troposferikoa (O3), nitrogeno dioxidoa (NO2) eta sufre dioxidoa (SO2). NO2, O3 eta SO2 kutsatzaileetan orduka zehaztutako kontzentrazio-balioak erabiltzen dira indizea kalkulatzeko. PM10 eta PM2,5 kutsatzaileetan, aldiz, aurreko 24 orduetako batez besteko mugikorra hartuko da oinarritzat kalkulua egiteko.

Indize berriak airearen kalitatea bost mailatan bereizten du: oso ona, ona, hala moduzkoa, txarra, oso txarra. Kutsatzaile bakoitzean indize-maila bakoitzerako honako tarte hauek ezarri dira:

Airearen kalitatearen egoera

SO2

NO2

O3

PM10

PM2,5

OSO ONA

0-100 μg/m3

0-40 μg/m3

0-80 μg/m3

0-20 μg/m3

0-10 μg/m3

ONA

101-200 μg/m3

41-100 μg/m3

81-120 μg/m3

21-35 μg/m3

11-20 μg/m3

ERTAINA

201-350 μg/m3

101-200 μg/m3

110-180 μg/m3

36-50 μg/m3

21-25 μg/m3

TXARRA

351-500 μg/m3

201-400 μg/m3

181-240μg/m3

51-100 μg/m3

26-50 μg/m3

OSO TXARRA

501-1250 μg/m3

401-1000 μg/m3

241-600 μg/m3

110-1200 μg/m3

51-800 μg/m3

Indizeak bost kutsatzaileetako edozeinetako mailarik txarrena izango du.

2019ko apirilaren 12tik aurrera kontsultatu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web orrialdean, egunero argitaratzen diren airearen kalitateari buruzko adierazleak, Europako airearen kalitateari buruzko indizean jasotzen den sailkapena kontuan hartuta.

Indizeen sailkapen berri horren bidez, Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazioa bat dator Europako gomendioekin.

Ebaluazio hori euskal lurraldeak eremutan eta aglomeraziotan duen banaketaren arabera egiten da.
Zonifikazioak lurraldearen hainbat zati mugatzen ditu airearen kalitatea kudeatzeko xedez. Euskal Autonomia Erkidegoaren ebaluazio ofizialerako erabiltzen den zonifikazio tekniko-administratiboak, urtero ministeriora bidaltzen dena eta ministerioak Europara bidaltzen duenak,  erkidegoa 8 eremutan zatitzen du. Definizio hori antzeko orografia duten aire-arroen arabera egiten da, non kutsatzaile-mailak funtsean iturri berdinen eraginpean dauden, baita iturri horietatik egiten den aire-masaren garraio-prozesu berdinen eraginpean ere. Lurraldearen zonifikazioa era berean kutsatzailearen araberakoa da.
SO2, NO2, CO eta partikulen kasuan honako zonifikazio hau erabiltzen da:

1. Enkarterria-Nerbioi Garaia
2. Nerbioi Beherea
3. Kostaldea
4. Donostialdea
5. Ibaizabal-Debagoiena
6. Goierri
7. Arabako lautada
8. EAE-Erribera

Ozonoaren kasuan kutsatzailearen portaera desberdina da. Ozono-mailen 2004tik 2013ra arteko estatistika-azterketak, estazioetan erregistratutako batez besteko mailen urtaro-zikloan diferentzia nabarmena uzten du agerian, itsasoarekiko hurbiltasunaren arabera, hau da, portaera jakin bat eremuko klimatologiari lotutako urteko bilakaeran. Zonifikazio hori eta egindako lana OZONO TROPOSFERIKOAren atalean daude bilduta.

EUSKADIKO ZONIFIKAZIOA

Airearen kalitatearen bilakaera ezagutzeko, EAEko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarean jasotako datuetan oinarritutako azterlan estatistikoak egiten dira. Azterlan horietan, datuen denbora-serieak aztertzen dira, airearen kalitearen inguruko legedian araututako kutsatzaileen joera zehazteko.


Helburu hori ezarrita, honako bi azterlan egin dira:

  1. EAEko Airearen kalitatearen joeraren analisia 1996-2005
  2. EAEko Airearen kalitatearen bilakaera 2011-2011

 

Ikusi txostenak

Azken aldaketako data: