Hodei batean eta lurrazalaren artean (tximista) edo bi hodeien artean sortzen den deskarga elektriko batekin batera bat-batean eta indarrez azaltzen den argitasuna.
Oinaztuak potentzial-diferentzia puntu kritiko batera iristen denean gertatzen dira, eta hori oso ohikoa da kumuloninboen barruan.
Eta parean dagoen aire-masa zakarki zartatzen denean trumoia edo ostotsa lehertzen da.

|