Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

GRADIENTEA


  • Gradiente barometriko edo presio-gradientea: Distantziarekin presioak duen aldaketari esaten zaio. Bata bestetik hurbil dauden bi isobaren presioak p eta p+a badira, orduan, gradiente barometrikoa = a/x, izanik x bien arteko distantzia bada.

  • Tenperatura-gradientea: Foku termiko batetik x distantziara dagoen gorputz baten puntu jakin batean T=f(x) kurbaren malda da tenperatura-gradientea. Beti negatiboa izan ohi da, beroak x handitzen den norabidean egiten duelako aurrera, eta T jaitsi egiten da norabide horretan. Gorputza isolaturik eta geldikor badago, dT/dx konstantea da x-en zehar.

  • Gradiente geotermikoa: Lurraren barruan tenperaturak duen aldaketari esaten zaio. Batez beste, lurraren tenperatura altuaren ondorioz, 30 metro bakoitzeko 1 ºC-koa izan ohi da.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18