Hezkuntza Saila

Goi-Mailako Heziketa-Zikloak Sarbide Probarako Salbuespenak

PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.


ARLO KOMUNA EGITETIK SALBUETSITA

 • Beste aukera bateko sarrera-proba gaindituta dutenak.


BERARIAZKO ARLOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Bigarren edo goragoko gaitasun-maila baten Profesionaltasun-Ziurtagiria dutenak, egin den aukeraren barruko gai-multzoren batean.

 • Egindako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin erlazionatutako lan-esperientzia dutenak baldin eta, gutxienez, lan-jardun osoan aritu badira urtebetez.

 • Egindako aukerarekin erlazionatutako Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bateko gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.

 

Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu eta Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenak, salbuetsita baitaude zikloetarako sarrera-probak egitetik; horrenbestez, zuzenean egin dezakete heziketa-ziklo baterako matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, azterketarik egin beharrik gabe. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban ageri den kalifikazioa dutela.