Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
Ikastetxe mota
|
Mailak eta titulazio
|
Ikasturteak
|
EAEko Goi mailako Arte-Iakaskuntzak
| Barrualdeen diseinua | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
| Diseinu grafikoa | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
| Modaren diseinua | Kunsthal APDIB | |
| Produktuaren diseinua | Kunsthal APDIB |
Goi mailako Arte-irakaskuntzen ikastetxeak
(Arte plastiko eta diseinuko ikastetxe baimendua)
| I-D Arte ADGE | www.idarte.eus/ |
Betonioko ataria, 23 01013 Vitoria-Gasteiz |
945 12 33 95 |
| KUNSTHAL APDIB | https://www.kunsthal.es/eu-temp/ | Edificio Papelera Ribera de Deusto, 17 Zorrotzaurre | 946 651 000 |
- Diseinuko Goi-Mailako Arte-Irakaskuntzetan sartzeko lehenengo urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, Arte Plastikoetako Irakaskuntzetako Goi Mailako Teknikari titulua ez baduzu behintzat. Kasu horretan, proba hori egitetik salbuetsita egongo zara.
- Probarako izen-ematea on-line egingo da Ikasgunearen bidez .
Sarbide proben ebazpena
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan (IKUSI: Onarpen-prozesua) izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egitea gustatuko litzaizukeen adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
Epeak
- Ohiko deialdia
- Sarrera-proba espezifikoetan izena emateko eta, hala badagokio, dokumentazioa aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 1etik 15era, 13:00etan.
- Sarbide-probarako onartuen behin-behineko zerrenda: 2026ko maiatzaren 19a, 11:00etan.
- Sarbide-probarako onartuen behin betiko zerrenda: 2026ko maiatzaren 21a, 11:00etan.
- Proba egiteko eguna eta lekua: 2026ko maiatzaren 21a, 09:00etan, EASD ID arte AGDE zentroan (Betoñuko atea, 23 Vitoria-Gasteiz).
- Sarrera-probaren behin-behineko emaitzak:2026ko ekainaren 3a, 11:00etan.
- Sarrera-probaren behin betiko emaitzak: 2026ko ekainaren 5a, 13:00etan.
- Ezohiko deialdia
* Zerrenda guztiak EASD IDarte AGDE zentroaren webgunean egongo dira eskuragarri.
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-eskaera egin beharko da, lehentasun-hurrenkeran egin nahiko zenituzkeen ikastetxeak eta ikasketak adierazita.
- Eskola-egutegia
- 21/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen dena, aldatzen da (BOE, 2015-02-07)
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen da (BOE, 2009-10-27)
- 633/2010 Errege Dekretua, maiatzaren14koa. Honen bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da (BOE, 2010-6-5)
- 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
- Dekretua, 238/2012. Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateetako Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak ezartzeko eta ikasketa-plana onartzeko dena (EHAA, 2012-12-28)
- Ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa . Honen bidez, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa, ezartzen duen Diseinu Titulurako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen duen Diseinuko Goi-mailako Titulua lortzeko ikasketetarako egokitze-kurtsoa arautzen du.
- Ebazpena, 2014ko irailaren 15ekoa . Honen bidez, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasketa-amaierako lana eta kanpoan egiten diren praktikak arautzen dira, EAEko ADGEn.
- Jarraibideak, 2014 martxoaren 31koak , hezkuntza berriztatzeko zuzendariarenak, diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan salbuespen edo graziazko deialdia arautzen dutena.
- Ebazpena, 2012ko irailaren 1ekoa , kredituak aitortzeko prozedura arautzen duena, batetik, hainbat espezialitatetako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako teknikariaren tituluen eta Goi-mailako Diseinuko ikasketen eta, bestetik, Diseinuko Goi -mailako Arte-irakaskuntzen artean, Gasteizko ADGEn.
