Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala (pdf, 5Mb)


Zer dela-eta Etxebizitzaren aldeko Ituna?

Etxebizitza eskuratzea da gizarte arloan euskal herritarrek duten kezka nagusietako bat, gure gizarteko kolektibo askori eragiten baitio gai horrek.

Etxebizitza ondasun urria eta garestia da, eta bere kudeaketan desoreka handia dago eskaera eta eskaintzaren artean; izan ere, etxebizitzen prezioak ez daude herritar gehienen eskura.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren helburua da adostasuna lortzea etxebizitza arloan inplikatutako gizarte-eragileen eta eragile publiko zein pribatu guztien artean.

Adostasun horrek bideratuko ditu Euskadin datozen urteotan garatu beharreko politika aktiboen ardatz estrategikoak eta jardute-eremuak.


Itunaren prozesua

Etxebizitzaren aldeko Ituna partaidetza prozesu batean oinarrituta dago eta zenbait fasetan egingo da, denon artean adostasuna lortu arte.

Prozesuak 9 fase ditu:

 

Itunaren printzipioak

El Pacto deberá contemplar necesariamente los siguientes principios:  

 ADOSTASUNEAN OINARRITUTAKO EKINTZA KOORDINATUA ð Itunak aukera eman beharko du etxebizitza-beharrak asetzeko beharrezkoak diren administrazio, gizarte-eragile eta eragile pribatu guztiek lanean jardun dezaten, adostutako estrategia baten inguruan.

 EPE LUZERAKO ESTRATEGIA ð Itunak, epe ertainera eta luzera lortu nahi den egoeraren ikuspegi komuna izango du oinarri. Beraz, ituna sinatzen duten instituzio eta erakundeen politikek eta ekintza guztiek estrategiarekin bat etorri beharko dute.

 HERRITARREN PARTE-HARTZEA ETA GARDENTASUNA ð Itunak herritarren iritziak eta proposamenak bilduko ditu. Herritarrek, gainera, itun horren ondorioz ezartzen diren etxebizitza politiken jarraipenean ere hartuko dute parte. Herritarrek beti izango dituzte eskura politika horiek lortutako emaitzak neurtzeko egikaritze- eta inpaktu-adierazleak.

 IRUNKORTASUNA ETA LURRALDE-OREKA ð Iraunkortasun printzipioak derrigorrean azaldu beharko du hartzen diren konpromisoetan, bere adiera guztietan: hiri-plangintza, ingurumenaren babesa, energiaren aurrezpena… Horrekin batera, lurraldearen garapenak orekatua izan beharko du.

 KUDEAKETA BIKAINA ð Itunaren ondorioz ezartzen diren programen kudeaketa ereduak honako xede hauek bermatuko ditu: ahalik eta ekonomia eraginkortasun handiena lortzea, eta helburuak lortzea eta denboran iraunaraztea.

Azken eguneratzea: 2011/04/01