Ekonomia eta Ogasun Saila

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneen Glosarioa

 

Eusko Jaurlaritzak gizarte-aurreikuspen osagarria garatu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan, BGAEen figuraren bitartez. Hala ere, herrialde guztietan gizarte-aurreikuspen osagarria garatzeko oztopo handienetako bat herritarrek finantzen eta gizarte-aurreikuspenaren arloan prestakuntza nahikorik ez izatea da. 

EAEko herritarrek arlo horietan duten prestakuntza hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak tresna bat prestatu du, "Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko terminoen glosarioa” bazkideen eta, bereziki, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) gobernu-organoetako kideen eskura jartzeko.

Haren helburua hau da: BGAEen eguneroko lanean maiz agertzen diren termino juridikoak, finantzarioak, aktuarialak eta kontabilitatekoak ulertzen laguntzea, eta, horrela, Euskadiko gizarte-aurreikuspen osagarriaren garapena eta funtzionamendua hobetzea.

 

Borondatezko Gizarte Aurreikuspenei buruzko Glosarioa