Azken eguneratzea: 2011/04/18
Etorkinentzako arreta juridikoko eredu berriak kontsulten % 100ari erantzuten dio
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak gaur adierazi duenez, administrazio-egoera irregularrean dauden atzerritar guzti-guztiak ere artatuak izan dira uztailetik hona.
Garai horretan, etorkinentzako arreta juridikoko aurreko programa berregituratzea erabaki zuen sailak, eta orduz geroztik, zerbitzu guztiek 4.730 atzerritar artatu dituzte.
Eusko Legebiltzarraren Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordean egindako agerraldian, “eraginkortzat eta erantzukizun juridiko handiagokotzat" definitu du Zabaletak etorkinentzako arreta-eredua.
Euskadin 144.551 etorkin bizi dira, guztizko biztanleriaren % 6. “Euskaldun berriak dira, Euskadin euren lur berria aurkitu dutenak.
Etorkinek laguntza eskatzen dute finkatzearen paperak, egoitza-baimena, lan-baimena edo familia elkartzeko baimena betetzeko. Horiexek dira eskera arruntenetako batzuk herritar guztiek dituzten beste premia batzuen testuinguruan. “Zirkunstantzia horietako askotan, nahikoa izaten dute GKE baten edo udalaren gizarte-zerbitzuen laguntza, baina zenbait kasutan laguntza espezializatua ere beharrezkoa gertatzen da. Puntu horretan kokatzen da Immigrazio Zuzendaritzaren ekimena”, adierazi du sailburuak zerbitzu berriari buruz hitz egin duenean.
Uztailetik hona, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzak partikularren 2.600 telefono-kontsulta inguru artatu ditu, beren administrazio-egoerari buruzko kontsultak edo galderak egin zituzten partikularrei erantzuteko, eta horietatik 450 inguruk arreta presentziala eta banakoa izan dute. 330 etorkinek aholkularitza kolektiboa izan zuten eta beste 300 profesionalen kontsulta ere artatu dira. Gainera, 1.500 atzerritar artatu dituzte azken hiru hilabeteetan Hirugarren Sektoreko erakundeen sarearen bidez.
Abokatuen elkargoak
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako abokatuen elkargoek artatu dituzte etorkinei laguntzeko azken 150 eskaerak. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Justizia Sailak eta autonomia-erkidegoko abokatuen hiru elkargoek duela gutxi aurkeztu zuten etorkinentzako atzerritartasunari buruzko laguntza eta arreta juridikoko eredu berria, eskatzen duten etorkinek letratu kolegiatu baten laguntza jaso ahalko dutela nobedade nagusi gisa biltzen duen eredua.
Zerbitzu hori baliatzeko, Immigrazio Zuzendaritzak doako telefono-zenbaki bat (900 840 126) jarri du horretan interesa duten pertsonen eskueran, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua ere eskaintzen du bertan. Zenbaki horren bidez, jendearen egoerari edo premiei buruzko kontsultak egin daitezke.
Gainera, etorkinei laguntzeko zerbitzuak ematen dituzten gizarte-erakundeak ere bildu diren lan-sarera. Horrela, esparru publikoa eta gizarte-ekimena uztartzen dira. Horretarako, egiten dituzten orientabide juridikoko jarduerekiko laguntza osagarri hori adostu du sailak immigrazioaren esparruan lan egiten duten erakunde guztiekin, betiere adostasun hori lortu nahi izan duten guztiekin. Lankidetza-akordio bat sinatu dugu Harresiak Apurtuz Euskadiko Etorkinen Laguntzarako GKEen Koordinakundearekin, koordinazio-esparru iraunkor bat izateko aholkularitza juridikoaren esparruan lan egiten duten sare horretako erakunde guztiekin.