Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Azken eguneratzea: 2013/07/15

Eukeni txakolina Mexikora esportatzeko akordioa

Arabako Txakolina JDKAk jakinarazi duenez, aurten %45 egin du gora produkzioak.

Eukeni Txakolina

Eukeni Txakolina

Mexikoraino joango da Eukeni txakolina. Artomaña Txakolina upategiak akordioa sinatu du aurten (2013) herrialde horretan eta Texasen ardo-kaxa kopuru “handi” bat saltzeko, 1.500 kaxa txakolin baino gehiago.

Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko idazkari-gerente Jose Antonio Merinok jakinarazi duenez, aurten %45 egin du gora produkzioak.

Gainera, Kanadara esportatzeko akordioak ixtear daude Señorío de Astobiza eta Artomaña Txakolina upategiak.