Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gazteria Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, euskal gazteriaren emantzipazio- eta garapen-politikak bultzatzeko xedearekin, honako hauek ere badagozkio Gazteria Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela:

  1. Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzea ahalbidetzeko politikak bultzatzea.
  2. Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuz.
  3. Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa biltzea eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.
  4. Arlo hauetako beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea: gazteria; denbora librea eta aisialdia, eta haurtasuna zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko sustapen-politikak.
  5. Aisiaren erabilera soziala, kulturala eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza-normalizazioaren ikuspegia.
  6. Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:
    1) Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak,gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
    2) Gazteentzako Europako programak eta gazteen arteko trukeak.
    3) Gazteriaren esparruari dagokion egiteko oro.
  7. Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien prestakuntza bultzatzea.
  8. Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  9. Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak gauzatzea.
  10. Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.

6. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  4. Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.
  5. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  6. Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  9. Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

ORGANOAK ETA ERREGISTROAK

Administrazio-organoak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea

    Otsailaren 2ko 14/1998 Dekretuaren arabera arautua.

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

    Gazteria Zuzendaritzak antolatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak.
    Hori dela eta, Gazteriako zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

KARGUAK

Miren Saratxaga de Isla
(2022/10/01 - ) Gazteriako zuzendaria
Agurtzane Llano Cuadrado
(2020/09/01 - 2022/10/01) Gazteriako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Lotutako erakundeak