Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko jasdueretarako diru-laguntzak. 2010EKO DEIALDIA.

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 1.183.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez
- Agindua, 2010eko urtarrilaren 27koa (BOPV Zk. 17/2010)
Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2010ean. Orokorrean hartuta, Agindu honetan ez dira errepikatuko adierazitako Dekretuko edukiak, baina diru-laguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.
- 649/2009 Dekretua (BOPV Zk. 3/2010)
Administrazio publikoek publiko gisa hartzen dituzten prestazio eta zerbitzuen eta sustapen-klabean laguntza ekonomiko publikoa jaso dezaketen -beren
erabilgarritasun publikoa edo gizarte-interesa tarteko-gizarte zibil antolatuaren arteko gero eta garbiagoa den beharrezko bereizketarako lagungarri izan nahi du
Dekretu honek, administrazio publiko horien finantzaketarako ez baita egokitzat jotzen diru-laguntzen bidea.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
•Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
•Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan,gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.
b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea
(649/2009 Dekretetua, abenduaren 29koa, 5. artikulua)
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 1.183.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du eskaera aurkeztu deneko diru-laguntza linearako 47.320 euroak gainditu.
Diru-laguntzarako eskabide-orria.
Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
- Beharrezko dokumentazioaDiru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira edo Agindu honi dagokion beste eskabideren batekin batera entregatzen badira izan ezik:
a) Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Idazki hori II. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
b) Erakundearen estatutuen edo erregelamendu ofizialen kopia, izan daitezkeen aldaketekin.
c) Laguntza jasotzeko eskaera sinatzen duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua (baldin eta aurreko dokumentuan argi eta garbi ikusten ez bada).
d) Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
e) Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia edo, hala badagokio, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidea.
f) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera.
Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Emandako dirulaguntza justifikatzeko formularioa.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2010eko urtarrilaren 27ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 27a da, larunbata.
Eskaera posta ziurtatuz bidaltzen bada (ez egoitzan bertaratu eta erregistratuta), kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere otsailaren 27ko datarekin. Hori horrela, Postan otsailaren 27an, larunbatarekin, entregatutako eskaera bat baliokoa izango da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzara hainbat egun geroago iritsi.
Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.