Euskadiko Elikagaien Industriaren 2027ko Sustapen Plana
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Organoa:
- Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, HAZI Fundazioaren bidez, Euskadiko Elikagaien Industriaren 2027ko Sustapen Plana aurkeztu du.
Dokumentuan 2027ko ekitaldirako aurreikusitako azokak, misio komertzialak eta sustapen-ekintzak definituta dauden, Euskadiko elikagaien enpresen sustapena, merkaturatzea eta nazioartekotzea bultzatzeko.
- Euskadiko elikagai-industriako produktuak sustatzea.
- Azken urteetan sustapen-ekintzak egin diren merkatuetan presentzia indartzea, sektoreak eskatzen dituen intereseko formatu berriak gehituz.
- Euskal enpresak nazioartekotzen laguntzea.
- Estatuko eta nazioarteko merkatu berrietarako sarbidea erraztea, bereziki esportazio-jarduera hasi edo indartu nahi duten enpresa txikiei.
Eremua
Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien eta edarien enpresak.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta HAZI