Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2012/03/30

Beste Eusko Label produktu bat: Aparteko Oliba Olio Birjina

Ahoan arin eta mikatz, zein min artekoak dira, Arroniz barietatearen berezko banana eta orburu ukituekin.

Eusko Label Aparteko Oliba Olio Birjina

Eusko Label Aparteko Oliba Olio Birjina

Beste produktu bat batu zaio Eusko Label zigilua duten lehengaien zerrendari. Hain zuzen ere, Aparteko Oliba Olio Birjina. Kristal dindatuzko 50 cl-ko botiletan saltzen da, Eusko Label etiketarekin identifikatuta. Zigilu horren helburu nagusia da bezeroari kalitate maila bermatzea, jatorria eta benetakotasuna identifikatzea, ekoizleen lana babestea eta kalitate-kultura sustatzea, etengabeko hobekuntza sistemak aplikatuta.

Arroniz barietateko olibekin ekoitzitako olioa da, batez ere. Hotzean egiten da ateratzea, eta produktua aldatuko ez duten prozedura mekaniko edo fisikoekin baino ez. Profil orekatu eta konplexuko Aparteko Oliba Olio Birjina da emaitza, oliba berdetik espezie eta oliba helduetara doazen ñabardurak dituen usainekoa. Ahoan arin eta mikatz, zein min artekoak dira, Arroniz barietatearen berezko banana eta orburu ukituekin.

Duela mende asko dira olibondoak Arabar Errioxako paisaiaren zati. Hegoaldean mahastietan eta iparraldean zerealean espezializatu izanaren ondorioz, galdu egin zen nolabait olibondoak lantzeko teknika; bigarren maila batean geratu zen, autokontsumorako bakarrik ekoizten baitzen. Labore hori berreskuratuta, Arabako ustiategietako ekoizpenak dibertsifikatzeko aukera eskaini nahi da, landa eskualdea garatzen eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten ekimen berriak sortuta. Beraz, Araba hegoaldeko olibondoak berreskuratzea da helburua, mahastien osagarri izan daitezen.

Pilar Unzalu y Jakes AgirrezabalAraban, 250 olibondo-hektarea daude, eta 80.000 litro olio inguru ekoizten dira. Aurten, azalera horren 45,8 hektarea kontrolatu dira. Gainera, 7.500 litro inguru ziurtatuko dira, gaitasun erreala 20.000 litrokoa bada ere.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk eta Haziko zuzendari nagusi Agirrezabalek aurkeztu zuten produktu berria.