Arabako Txakolina-Txakoli de Araba JDB

Arabako Txakolinaren ezaugarriak
Zoruak
Lursailaren PHa: 5,2 eta 8,2 artean
Kareharri aktiboa: 7,2 eta 9,2 artean
Klima
Aiara eskualdea Arabako iparraldean dago, eta bertako klima atlantikora ezin hobeto egokitzen dira hautatutako mahatsondo-barietateak, hala nola Hondarribi Zuria eta Hondarribi Beltza, barietate nagusiak baitira, Hondarribi zuri zerratiarekin batera. Intsolazio-denbora nahikoari eta euri neurritsuei esker, 12º inguruko mailaketarekin biltzen da mahatsa, betiere udaberrian izozte arriskua gainditzen bada, batez ere Gorobel mendilerroaren magalen azpian dauden landaketak zelatatzen baitituzte.
Barietateak
Babestutako ardoak barietate hauetako mahatsekin egingo dira: Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza eta Hondarrabi Zuri Zerratia/Petit Courbu, gomendatutzat edo nagusitzat jotzen direnak; eta Izkiriota/Gros Manseng, Izkiriota Ttippia/Petit Manseng, Sauvignon blanc, Riesling, Chardonnay, Pinot noir eta Cabernet franc, baimendutzat jotzen direnak (azken biak barietate tintetan).
Barietate gomendatuak landatzea sustatuko da. Eta arestian aipatutako barietate baimenduek beren azalera mugatua izango dute – guztira ezin izango dute gainditu inskribatutako upategi bakoitzak babestutako ardoa egiteko prozesatutako mahasti-azaleraren % 20 –.
Eremu Geografikoa
Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondoko udalerrietan kokatutako Kontseilu Arautzailearen eta dagokion administrazioaren iritziz ekoizpenerako egokiak diren lurrek osatzen dute "Arabako Txakolina" jatorrizko izenduraren babespeko ardoak ekoizteko eremua.
Arautzea
Arabako Txakolinaren Jatorrizko Deitura Babestua Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko apirilaren 2ko Aginduaren bidez behin betiko aintzatetsi zen, eta kalitateko ardo honi eta beronen kontseilu arauemaileari buruzko arautegia onetsi zen.
Harez geroztik arrazoi ezberdin batzuek araudia aldatzea ekarri dute, baina Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduan aurreko legeria baliogabetzen da, onetsitako deituraren behin betiko aintzatespenaren jatorrizko dataren indarrari berariaz eusteko, eta deituraren arautegiaren testu bategina onartzeko.
Arabako Txakolinaren Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arauemailea
Dionisio Aldama 7, 1º D
Apdo. 36
01470 Amurrio (Araba)
Tfnoa: 656789372
E-maila: merino@txakolidealava.eus
Webgunea: www.txakolidealava.eus
Azken aldaketako data: