Osasun Saila

i-botikaren hiztegia

Analgesikoa:
Mina kentzeko medikamentua.
Antidepresiboa:
Depresioa tratatzeko erabiltzen den medikamentua. Lagungarri izan daiteke hobeto sentiaraziz, alegia, eguneroko jarduerak egiteko gaitasun handiagoz, depresioaren sintomak gutxituz eta antsietatea arinduz. Medikuak aginduta hartu behar da.
Antifungikoa:
Onddoek eragindako infekzioak tratatzeko erabiltzen den medikamentua.
Antihistaminikoa:
Sudurreko kongestioa eta doministikuak edo alergien efektuak gutxitzen laguntzen duen botika. Histaminaren eragina blokeatzen du.
Antiinflamatorioa:
Inflamazioa tratatzeko medikamentua.
Antipiretikoa
Sukarra jaisteko medikamentua.
Behar direnean soilik erabiltzeko tratamenduak (beharraren arabera):
Beharra izan ahala hartzen den tratamendua, hau da, gaixoak eskatzen duenean besterik ez. Adibidez: sukarra jaisteko botika (antipiretikoa).
Benzodiazepinak eta Z-hipnotikoak:
Insomnioa eta antsietatea tratatzeko medikamentuak dira. Zenbat adibidea: lormetazepama, lorazepama, diazepama, zolpidema eta abar.
Biharamuneko pilula:
Inoiz edo behin erabiltzeko metodoa: haurdun geratzeko arriskua gutxitzen du babes gabeko sexu-harremana izan denean (larrialdiko kontrazepzioa). Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Botika
Medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia da. "Printzipio aktibo" ere deitzen zaio. Medikamentu batek botika bat edo batzuk izan ditzake.
D bitamina:
Kolekaltziferol, ergokaltziferol edota kaltzifediol izenez ere ezagutzen den bitamina da.
Dosia:
Printzipio aktiboaren kopurua, hartualdi bakoitzeko.
Elkarreragina:
Medikamentu batek aurreikusitako efektua ez izatea, beste medikamentu, sendabelar, elikagai edo edari batek eragindako interferentziaren ondorioz.
Erabilera-orria:
Sendagai edo botikari beti eransten zaion informazio idatzia, pazienteari zuzendua. Informazio interesgarria dakar: botikaren identifikazioa, ohar terapeutikoak, egoki erabiltzeko jarraibideak, gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak, eta abar.
Espektoratzailea:
Eztul egiterakoan mukiak eta karkaxa botatzen laguntzen duen botika.
Eszipientea
Medikamentu batean printzipio aktiboa ez den guztia (koloratzaileak, zapore-emaileak, kontserbagarriak, etab.); hortaz, ez du eragin farmakologikorik.
Eztul-kontrakoa
Eztula arindu edo lasaitzen duen botika.
Farmazia-forma:
Medikamentua aurkezteko modua da. Adibidez: pilulak, kapsulak, jarabeak, injektagarriak, partxeak, kolirioak eta supositorioak.
Farmakozaintzako Espainiako Sistema:
Osasun-arloko profesionalek edo herritarrek emandako informazioan oinarrituta, botika jakin batzuek sor ditzaketen ondorio kaltegarriei buruzko informazioa biltzea errazten duen zaintza-sistema. Autonomia-erkidegoetan Farmakozaintzako zentro bana dago, zeinetan ondorio kaltegarriak ebaluatu eta datu-base komun batean erregistratzen baitira.
Fotosentikortasuna:
Eguzki izpiek edo erradiazio ultramoreek eragin dezaketen larruazaleko gehiegizko erreakzioa da eta azkura, larruazaleko hantura edota erredura larriak eragin ditzake.
Hesi-metodoa:
Kontrazepzio-metodo honek obulua eta espermatozoidea elkartzea galarazten du, espermatozoideei oztopoak jarriz [preserbatiboa (emakumeena eta gizonena) eta diafragma] edo espermatozoideen higikortasunari eraginez (espermizida eta baginako belakia edo esponja).
Iraupen laburreko tratamendu akutua:
Denbora laburrean hartzen den tratamendua. Adibidez: belarriko infekzioa sendatzeko antibiotikoa.
Iraupen luzeko tratamendu kronikoa:
Denbora luzean hartzen den tratamendua. Adibidez: diabetes edo kolesterola zaintzeko medikamentua.
Jarraibide posologikoa:
Medikamentu bat zenbateko dosian, noiz eta zenbat denboran hartu behar den ezartzen duen plana.
Larrialdiko kontrazepzioa:
Inoiz edo behin erabiltzeko metodoa: haurdun geratzeko arriskua gutxitzen du babes gabeko sexu-harremana izan denean. Bi metodo daude: larrialdiko kontrazepzio-pilula edo biharamuneko pilula (babes gabeko sexu-harremanaren ondoren ahalik eta azkarren hartuz, betiere hiru egunen buruan) eta umetoki barneko gailu kobrezkoa (UBG, babes gabeko sexu-harremanaren ondorengo bost egunen barruan jarrita).
Medikamentua:
Substantzia bat edo substantzia batzuen konbinazioa da, gaixotasunak tratatu, prebenitu edo diagnostikatzeko gauza dena. Medikamentuek printzipio aktiboak eta eszipienteak dituzte.
Merkataritza izena:
Laborategi bakoitzak medikamentua zein izenekin merkaturatu duen esaten digu. Horregatik, medikamentu batek merkataritza izen bat baino gehiago izan dezake.
Milazuloa:
Santio belar ere esaten zaio (Hypericum perforatum). Sendabelar antidepresibo gisa erabili izan da. Medikamentuekin interakzio ugari dauka.
Mukolitikoa:
Mukiak eta karkaxa urtzen (likidoago bihurtzen) dituen eta horiek denak botatzen laguntzen duen botika.
Ondorio kaltegarria:
Botika baten ohiko dosiak hartuta sortzen den edozein erreakzio kaltegarri, bilatzen ez zena.
Ondorio kaltegarri larria:
Pazienteari honakoren bat ekar diezaiokeen erreakzio kaltegarria: heriotza, bizitza arriskuan jartzea, ospitaleratu beharra, ospitaleratze-aldia luzatzea, ezintasun edo minusbaliotasun nabarmen edo iraunkorra, edo sortzetiko edo jaiotzetiko anomalia edo elbarritasuna.
Plazeboa:
Eragin terapeutikorik gabeko substantzia, botika bat balitz bezala pertsona bati ematen zaiona. Sendagarria ere gerta daiteke: plazebo efektu deritzo horri.
Polimedikazioa:
Medikamentu asko denbora luzez hartzea.
Printzipio aktiboa:
Medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia da. "Botika" ere deitzen zaio. Medikamentu batek botika bat edo batzuk izan ditzake. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Sudur-deskongestionatzailea:
Sudurrak muki asko daukanean, sudurra libratzen duen botika. Ez da komeni botika hau 3-5 egun baino gehiago jarraian hartzea, errebote-efektua eragin dezake eta. Botika gehiegi erabili, adierazitakoak baino dosi handiagoak hartu edo tratamendu-egun gehiago eginez gero, kongestioa berriz azal daiteke, eta pazienteak berriz ere botika hau erabiltzea eragin dezake, horrela “gurpil zoro” batean sartuz.
Tratamendu aktiboaren orria:
Medikamentuak, dosiak eta gaixoari agindu zaion hartzeko pauta adierazten ditu. Osakidetzako medikuek errezetatutako tratamenduak agertzen dira hemen, kontsultaren garaian pazienteak hartzen dituenak.

Azken aldaketako data: