Osasun Saila

Minbizia

Minbiziaren Estatu Batuetako Institutu Nazionala
Minbiziaren Estatu Batuetako Institutu Nazionalak egindako webgunea. Minbiziari buruzko informazioa eskaintzen du, ingelesez eta gaztelaniaz, minbizia duten pertsonentzat eta gainerako guztientzat. Informazio orokorraz gain, minbiziari buruzko hiztegi bat, minbiziari buruzko gaien laburpenak, hezkuntza-argitalpenak.
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartea
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak (AECC) egindako webgunea. Minbiziari buruzko informazioa dago bertan, osasun-arloko profesionalek idatzita eta AECCko Batzorde Tekniko Nazionalak berrikusita. Informazio orokorraz gain, terminoen hiztegi bat eta agirien liburutegi bat ere ikus daitezke bertan.
Kimioterapia: zer den, zer albo-ondorio izan ditzakeen eta hainbat gomendio
Gida honetan aurkituko duzu kimioterapiaren albo-ondorioei buruzko informazioa. Gida hau Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Medikoko Zerbitzuak egin du.
Tratamendu bideratuak
Terapia bideratuak minbiziaren gene eta proteina espezifikoei eragiten die, edo minbizia hazi eta bizirik irauten laguntzen duten ehun-baldintzei. Gaztelaniaz dago informazioa (Onkologia Klinikoko Ameriketako Elkarteak gaixoentzat duen webgunetik hartu da).
Immunoterapia
Immunoterapiak (terapia biologikoa edo bioterapia ere esaten zaio) gorputzaren defentsa naturalak estimulatzen ditu minbiziari aurre egiteko. Gaztelaniaz dago informazioa (Onkologia Klinikoko Ameriketako Elkarteak gaixoentzat duen webgunetik hartu da).
Kimioterapiaren albo-ondorioak
Ospitaleko Farmaziaren Espainiako Elkarteko Farmazia Onkologikoa garatzeko Taldeak egindako liburuxka. Kimioterapiak izan litzakeen albo-ondorio guztien inguruko informazioa ematen du.
Kimioterapiaren kontrako ondorioak maneiatzeko aholkuak
Pazienteentzako gomendioak dira, kimioterapiaren kontrako ondorioak maneiatzeko informazioa eskainiz. Osasun-arloko Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalek prestatu dute (INFAC batzordea).
Minbizia eta medikuntza osagarri eta alternatiboa
Informazio-orri hau elkarrekin prestatu dute Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren Zentro Nazionalak eta Minbiziaren Estatu Batuetako Institutu Nazionalak. Minbizia prebenitzeko, gaixotasuna tratatzeko edo sintomak kontrolatzeko aztertu diren medikuntza osagarri eta alternatiboko metodoen sarrera orokorra egiten du, eta, halaber, medikuntza-mota honen eraginkortasunari buruzko ikuspegi zientifikoa eta haren kalte-ezari buruz sortu izan diren kezkak ere azaltzen ditu.
Terapia osagarri eta alternatiboak: erabilgarriak al dira minbizia duten pertsonentzat?
Terapia osagarri eta alternatiboei buruzko informazioa, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak prestatuta.

Azken aldaketako data: