Osasun Saila

Pediatria

Edoskitzea: hartu dezaket medikamentu hau?
Deniako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuak (Alacant) egindako orrialde honetan ikus dezakezu edoskitzea, eta medikamentuak, sendabelarrak edo toxikoak hartzea bateragarri diren, besteak beste.
Pediatriaren alorreko osasun-gaiei buruzko informazio orokorra
Diru-irabazi asmorik gabeko Amerikako erakunde batek egindako orrialdea da. Haurtxo, ume eta nerabeei eragiten dien arazo fisiko, emozional eta portaerazkoei buruzko informazioa ematen du.
Pediatriako Espainiako Elkartearen orrialdea. Osasun-arloko gaiak jorratzen dira
Espainiako Pediatria Elkarteak egindako orrialdea; haurren osasunari buruzko gaiak jorratzen ditu. Bilaketak gaiaren arabera edo zerrenda baten bidez egin daitezke.

 

EAEko txertaketa-egutegia 2018
Haurtzaroko eta nerabezaroko txertaketa-egutegia; hor ageri da zenbat urterekin jarri behar zaizkien txertoak haur eta nerabeei.
Txertoen dekalogoa
«Jar iezaiozu txertoa; babes ezazu» leloarekin, txertoak jartzearen gaineko oinarrizko hamar puntu biltzen dira esteka horretan; Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkarteak aurkeztutako puntuak dira.
Txertoek funtzionatzen dute
Bideo bat da, eta bertan azaltzen da txertoak direla tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun infekzioso batzuen aurkako aukera bakarra. Txertoei esker, milioika pertsona bizirik.
Haurren katarroari aurre egiteko medikamentuak
Katarroa tratatzeko erabiltzen diren medikamentuek sintomak arintzeko balio dute, baina haur txikiengan zenbait albo-ondorio eragin ditzakete. Askotan ez da tratamendu-beharrik izaten. Egin klik lotura honetan, eta informazio gehiago jasoko duzu.
Asmaren dekalogoa
Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatriako Elkarteko Arnasbideen Taldeak 10 puntuko dokumentu bat argitaratu du, eta haietan, besteak beste, asmaren ohiko tratamenduak zeintzuk diren eta nola erabili behar diren azaltzen da.
Eztulari aurre egiteko botikak: ez dira eraginkorrak eta bai arriskutsuak zenbaitetan
Gurasoei zuzendutako informazioa; Lehen mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkarteak (AEPap) idatzi du, eta azaltzen du zer den eztula eta zergatik sortzen den, bai eta zer egin behar den ere eztula dugunean.
Zorriak eta bartzak: nola jardun behar da?
Zorriak eta bartzak izaten direnean edo izan daitezkeela uste denean nola jardun jakiteko gomendio-liburuxka.
Zorriak eta bartzak: tratamendua
Argitalpen honetan zorriak eta bartzak hil eta kentzeko tratamenduei buruzko informazioa sartu da.
Zorriak akabatzeko produktuak
Pedikulizidak zorrien kontrako tratamenduetan erabiltzen diren produktuak dira.
Eltxoen aurkako eskumuturrekoak
Eltxoen ziztadaren aurkako zerbaiten bila bazabiltza, badirudi eskumuturrekoak ez direla irtenbidea.
Marmoka-ziztadak
Zer egin marmoka baten ziztada jasotzen badugu? Hona hemen jarraibideak.
Zorabioaren aurkako botikak
Sendagai horiek bidaietan zorabioa (cinetosis-a) eta haren sintomak (batez ere, botaka eta ondoeza) saihesteko erabiltzen dira
Botikak haurren eskura uzteak dakartzan arriskuak
Amerikako kanpaina. Botikak haurren eskura uzteak dituen arriskuez jabetzeko ideia errazak biltzen ditu, bai eta arriskuak saihesteko oinarrizko aholkuak eman ere.
Umeak sendagaiekin intoxikatzea
Ume txikiengan sendagaiek sorrarazten dituzte intoxikazio gehien, eta umeak bizi diren etxean gertatzen dira normalean.
Jateko gogoaren pizgarriak
Ez dago, berez, jateko gogoa pizteko botikarik; bai, ordea, albo-ondorio gisa gosea pizten dutenak.

Azken aldaketako data: