Ekonomia eta Ogasun Saila

Aurkezpena

Zerga-arloko eskumen-gatazkak ebazteko organoa, Ekonomia Itunean aurreikusitakoa

Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, bakoitzak bere lurraldean, zerga-araubidea mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena izango dute. Horrela ezartzen da-eta Ekonomia Ituneko 1. artikuluan.

Euskal Autonomia Erkidegoarekin sinatutako Ekonomia Itunak "lotura-puntua" kontzeptua darabil, zerga bat ordainaraztea zeini dagokion ezartzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunei ala Estatuari.

Oro har, lotura-puntuak aplikatzeak ez du dudarik planteatzen, baina aparteko kasuetan baliteke interpretazio-desadostasunak  sortzea, eta horiek gatazkak ekartzea, ez bakarrik Estatuaren Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunen artean, baizik eta baita azken horien eta autonomia erkidego baten artean ere.  Gatazka eta desadostasun horiek konpontze aldera, Ekonomia Itunaren II. kapituluko 3. sekzioak Arbitraje Batzorde bat egotea aurreikusten du.

Azken eguneratzea: 2011/10/11