Ekonomia eta Ogasun Saila

Osaera. Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordea

Arbitraje Batzordeak hiru kide ditu; horien izendapena Ekonomia-Itunaren Batzorde Mistoak erabakiko du (III. Kapitulua, 1. Sekzioa) eta Ogasun eta Herri Administrazio ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak formalizatuko dute.

2008ko apirilaren 4an osatu zen.

Arbitraje Batzordeko kideok itzal handiko adituak izan behar dira, zergen edo ogasunaren arloan lanbidez aritutakoak hamabost urtean, gutxienez.

Hasieran Arbitraje Batzordea osatu zuten kideak, honako hauek izan ziren:

  • Presidentea: Carlos Palao Taboada
  • Batzordekidea: Isaac Merino Jara
  • Batzordekidea: Fernando De la Hucha Celador (ondoren, Francisco Javier Muguruza Arresek ordezkatu zuen)

2014ko maiatzaren 12ko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren Aginduaren bidez eta Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren maiatzaren 30eko HAP/889/20014 Aginduaren bidez, 2014ko urtarrilaren 16ko Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak adostu zuen egungo eraketa, eta honako hau da:

  • Presidentea: Gabriel Casado Ollero
  • Batzordekidea: Isaac Merino Jara
  • Batzordekidea: Francisco Javier Muguruza Arrese

Arbitraje Batzordeko idazkaria ez da batzordekide izango, eta baldintza hau bete beharko du: Estatuko Administrazioaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo Foru Aldundien zerbitzura dauden langile izatea. Bere izendapena hiru urteko epeetarako eta txandakatua izango da.

Gaur egun, Idazkari izendapena Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario baten gain dago, eta Olaguibel kaleko 7. zenbakian dagoen higiezinean (01004 Vitoria-Gasteiz) dago egoitza.

Egungo izendapena eta egoitza aldaketa ondorengo Aginduen onarpenaren bidez gauzatu zen:

AGINDUA, 2017ko ekainaren 2koa, zeinaren bidez kargutik Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkaria kentzen baita eta haren ordezkoa izendatzen, eta aldatzen baita batzorde horren egoitza.

AGINDUA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkaria kentzen baita eta haren ordezkoa izendatzen, eta aldatzen baita batzorde horren egoitza.

Azken aldaketako data: