Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

VII. plangintzaldia (2023-2027). Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko planak

Prozedura honen bitartez Euskal Sektore Publikoko erakundeek (aldundiek, udalek, eta gainerako euskal sektore publikoko entitateek) honako izapideak egin ahal izango dituzte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin: 

  • Nork bere erakundeko plan estrategikoa bidali
  • Planari buruzko txostena eskatu HPSri
  • Plana erakundean onartu izanaren ziurtagiria bidali 

Hizkuntza-planen inguruko izapideak egiteko prozedurara sartzea

Hizkuntza-eskakizunen eta/edo derrigortasun-daten aginduzko txostenak

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 artikuluari jarraituta, 19/2024 Dekretuaren eraginpeko erakundeek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Izapide hauek egin ahal izango dituzte erakundeok:

  • Txosten-eskaera bidali
  • Aginduzko txostena jaso

Aginduzko txostena eskatzeko prozedurara sartzea