Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

VI. plangintzaldiko ebaluazioak

Hauek dira VI. plangintzaldiko tarteko eta amaierako ebaluazioak:

Izan ere, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bitartez arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua. Dekretu horren arabera, EAEko administrazioetako hizkuntza-normalizazio prozesua hezurmami zedin, entitate publikoek euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu behar dute.

Dekretu horren 6. artikuluan ezartzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, plangintzaldiaren erdialdean eta amaieran, herri-administrazioetan hizkuntza normalizazioa zertan den ebaluatu eta ezagutzera emango duela.

VI. plangintzaldiaren tarteko eta amaierako ebaluazioetan, ahal zen neurrian, V. Plangintzaldiaren amaierakoan erabilitako metodologia bera erabili da eta bi informazio iturri izan dira: erakundeetako solaskideak eta langileak. Ebaluatutako edukiari dagokionez, bi ardatzetan egituratu da azterketa: zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza. Lehenengoan, erakundeen zerbitzuak jasotzen dituztenen aldetik aztertu da hizkuntza egoera: iruditeria eta herritarrekiko harremanak aztertu dira, beti erakundeak zerbitzua euskaraz eskaintzen duen ala ez bereziki kontuan hartuta. Bigarren ardatzean, berriz, erakundearen lan jardunari erreparatu zaio: barneko erabilerari, beste erakundeekiko eta enpresekiko harremanari, eta langileen prestakuntzari.

Txostenak ere bitan bereizi dira. Batetik, herri-administrazioen azterketa egin da (Jaurlaritza eta haren erakunde autonomoak, aldundiak eta udalak); bestetik, gainerako sektore publikoarena, hau da, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio eta partzuergoena. Ikerketa-eredu berbera izan dute biek, eta hizkuntza aldagaiak ere bai, oro har, baina aztergai hartu diren unibertsoak eta laginak bereizi egin dira.

VI. plangintzaldi amaierako txostenean, aldiz, lehenengoz egin zaie inkesta ordezkari politikoei erakundeko hizkuntza-kudeaketaz eta erabileraz.

Azkenik, V. plangintzaldiko (2012-2017) ebaluazioak kontsultatu nahi badituzu, sakatu hemen.