Ezagutu Euskadi
Michelin izarren distirak Euskadin darrai
2014ko Michelin gidak ez dio euskal gastronomiari izarrik eman ez kendu, Bilboko Guggenheim Museoak hartu duen aurkezpen ekitaldian ezagutu denaren arabera. Akelarre, Arzak, Azurmendi eta Martín Berasategui jatetxeek orain arteko hiruna izarrei eutsi diete. Horri esker, estatu mailan hiru izar dituzten zortzi jatetxeen erdiak Euskadin daude. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategui eta Eneko Atxa sukaldari ospetsuek gida frantziarraren gorengo postuetan eutsi diote beste urte batez. Berasategi taldeko jatetxeak orain 7 Michelin izar dituzte. Bitartean, Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz da bi izarrekin geratu den euskal jatetxe bakarra. Bere aldetik, 14 jatetxek iaz zuten izarrari eutsi diote. Bizkaikoak, Etxanobe, Nerua-Guggenheim, Zortziko, Mina, Boroa, Etxebarri eta Andra Mari dira. Gipuzkoan bost jatetxek dute izar bat: Miramon Arbelaitz, Kokotxa, Mirador Ulía eta Alameda eta Zueroa. Araban, berriz, bi dira: Marques de Riscal eta Zaldiaran.
Eskaintzak
Estekak
