Trans pertsonen dokumentazio administratiboa
Eusko Jaurlaritzak bere sentitutako sexuarekin bat datorren dokumentazio administratiboa ematen die EAEn bizi diren transexualei.
Behin dokumentazioa emanda, Euskal administrazio publikoek neurriak hartu beharko dituzte (administratiboak eta beste edozein motatakoak) dekretu honen bidez ezarritako dokumentazioa duten pertsonak libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izan daitezen bermatzeko, parte hartzen duten kasu eta prozedura guztietan.
Dokumentazio administratiboa emateko ebazpena jakinaraziko die dokumentazio horren titularrak bere eskaeran berariaz adierazitako administrazio publikoei.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Eskabidera sartzeko esteka hau da: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1111201
Bertan, eskaera aurrez-aurre edo elektronikoki egiteko aukera dago. Edozein kasutan, eskaeraren formularioarekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: nortasun agiri nazionala, gidabaimena, atzerritarren nortasun txartela edo jatorrizko herrialdeko agintaritza eskudunak emandako eta identifikazio-xedeetarako balio duen edozein agiri ofizial. Zalantzarik badago, dagokion agintaritza kontsularrak ziurtatuko du. Nolanahi ere den, erabilitako agiriak egileslearen argazkia eta sinadura izan behar ditu.
- Eskatzailearen aurpegiaren azken aldiko koloretako argazkia.
- Eskatzailearen bizilekua dagoen udalerriko Udalaren erroldatze-ziurtagiria. Gehienez ere dokumentazioaren eskatze- data baino hiru hilabete lehenago emandakoa onartuko da.
- Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa. Gurasoek ordezkatutako adingabeen kasuan, familia-liburua edo agiri baliokidea aurkeztuko da.
Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/ ), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.
ARAUDIA
- 4/2024 LEGEA, otsailaren 15ekoa, pertsona transak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa
- AGINDUA, 2025eko apirilaren 8koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, interesdunen eskura jartzen duena transexualen dokumentazio administratiboa eskatzeko inprimaki elektronikoa
Azken aldaketako data: