Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Hezkuntza

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ARRETA

IRAKASLEGOA

Sexu- eta genero-aniztasunan formakuntza klaustroarentzat eta hezkuntza komunitatearentzat

  • Klaustroari eta hezkuntza-komunitateari prestakuntza ematea sexu- eta genero-aniztasunari buruz. Zure ikastetxera joan gaitezke klaustro osorako prestakuntza ematera sexu- eta genero-aniztasunari buruz, LGTBIfobiaren prebentzioari buruz eta ikuspegi hori zuen tutoretza-planean txerta dezazuen. Gainera, horrekin lotutako jarduera pedagogikoak diseinatzen laguntzen dizugu.
  • Informazioa edo eskaera bideratzeko, idatzi berdindu.eskolak@gmail.com helbidera, edo jarri harremanetan zure Berritzegunearekin
  • Zuen ordutegietara eta errealitateetara egokitzen gara.
  • Programa

Ikastetxera egokitutako ordutegian aholkuak ematea eta, beharrezkoa denean, joan-etorriak egitea

  • Sexu- eta genero-aniztasuna kudeatzen laguntzen dizugu zure ikastetxean LGTBIfobia kasuak gertatzen direnean edo trans ikasleren batek bere gizarte-igarobidea egiten duenean.
  • Zure ikastetxe-planetan, hezkidetza-planetan eta beste plan batzuetan sexu- eta genero-aniztasuna sartzen ere laguntzen dizugu.
  • Informazioa edo eskaera bideratzeko, idatzi berdindu.eskolak@gmail.com helbidera, edo jarri harremanetan zure Berritzegunearekin

IKASLEGOARENTZAKO TAILERRAK

  • 4 orduko sentsibilizazio- eta prestakuntza-tailerrak eskaintzen ditugu lehen eta bigarren hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat, sexu- eta genero-aniztasunari dagokionez.
  • Informazioa edo eskaera bideratzeko, idatzi berdindu.eskolak@gmail.com helbidera, edo jarri harremanetan zure Berritzegunearekin
  • Programa

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

  • Zure ikastetxeko familiei zuzendutako sexu- eta genero-aniztasunari buruzko 2 orduko tailerrak eskaintzen ditugu.
  • Ikastetxe bakoitzari egokitutako prestakuntza-ordutegia.
  • Informazioa edo eskaera bideratzeko, idatzi berdindu.eskolak@gmail.com helbidera, edo jarri harremanetan zure Berritzegunearekin

HEZKUNTZAKO BESTE PROFESIONAL BATZUENTZAKO PRESTAKUNTZA:

Aniztasunari buruzko tailerra Berdinduko bulegoetan

  • Berdindu zerbitzuak sexu- eta genero-aniztasunari buruzko oinarrizko prestakuntza eskaintzen die eskola-eremuko eta hezkuntza-inguruneko pertsonei.
  • Helburuak:
    • Haur eta gazteen esparruan lan egiten duten pertsona guztientzako genero-identitate, -orientazio eta -adierazpen desberdinei buruz sentsibilizatzea, LGTBfobiaren aurreko prebentzio-neurri gisa. 
    • Sexu- eta genero-aniztasuna eta hezkuntza-testuinguruan sor daitezkeen gatazkak kudeatzeko tresnak garatzea.
  • Publiko hartzailea
    • Eskola-jantokietako langileak, aisialdiko edo eskola-kiroleko begiraleak, irakasle-eskolako ikasleak...