Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Segurtasun gailuak

Segurtasun gailuak

betiON zerbitzuak gailu gehigarriak ditu egoera jakin batzuetarako, arrisku-egoerak eta istripuak hautemateko. Gailu horiek erabiltzailearen baimenarekin instalatuko dira beti, eta automatikoki ohartaraziko dute honako hauek hautematen direnean:

  • Kea etxe barruan, sute-arriskua adieraz baitezake.
  • Gas-ihesa edo axolagabekeriak sukaldean.
  • Karbono monoxidoa, konbustio txarraren ondorioz.
  • Erorketak etxean.
  • Arrisku pertsonaleko edo etxeko arriskuko beste egoera batzuk.